Eva Pedagogian graduduna da eta Gizarte eta Hezkuntzako Eremuen Ikerketa Masterra ere egin du Euskal Herriko Unibertsitatean. Hezkuntza sektorean lan egin du, hainbat testuingurutan, proiektuen koordinatzaile eta hezitzaile. Beste ikerketa proiektu batzuetan ere aritu da, laguntzaile. Gaur egun, doktoretza aurreko ikertzailea da Orkestra-Lehiakortasuneko Euskal Institutuan, lurralde garapeneko arloan eta, bereziki, kultura politiko berriari eta elkarlaneko gobernantzari lotutako proiektuetan. Gainera, doktorego tesia egiteko bidea hasi berri du.
