Kontable eta zuzendaritzako eta lehendakaritzako idazkaria
Aitziberrek 2006an sortu zenetik dihardu lanean Orkestran, eta, gaur egun, kontulari eta zuzendaritzako eta lehendakaritzako idazkari lanak egiten ditu.
Orkestran egin duen ibilbide profesionalean, administrazio- eta antolaketa-kudeaketarekin lotutako hainbat ardura izan ditu bere gain, besteak beste, azpiegituren koordinazioa, hornitzaileen eta erosketen kudeaketa, bidaien antolaketa eta Idazkaritza Nagusiari dagozkion beste hainbat zeregin
Gaur egun, Finantza Zuzendaritzaren gainbegiratzepean, Orkestraren kontabilitate-kudeaketaz arduratzen da. Era berean, arlo ekonomiko-finantzarioari laguntza ematen dio proiektuen justifikazio ekonomikorako beharrezkoa den dokumentazioa prestatzen eta kudeatzen, baita auditoretza-prozesuen koordinazioan eta kudeaketan ere.
Ibilbidea
- Deustuko Unibertsitatean Zuzendaritzako Idazkaritzako Diplomatura du, eta etengabeko prestakuntza jaso du arlo ekonomiko-finantzarioan eta kontabilitatean. 25 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala du, eta bere ibilbidearen zatirik handiena finantza-sailei lotutako Zuzendaritzako Idazkaritzako lanpostuetan garatu du.
- Bere profil profesionalak antolaketa- eta administrazio-kudeaketarako gaitasun sendoak eta arlo ekonomiko, finantzario eta kontabilitateko laguntza emateko esperientzia zabala uztartzen ditu
