Laguntzaileak: Eusko Jaularitza-Lehendakaritza
Orkestrak, 2013az geroztik, aholkularitza eskaintzen dio Eusko Jaurlaritzari Euskal Autonomia Erkidegoan espezializazio adimenduneko ikerketa eta berrikuntzako estrategia (ingeleseko RIS3 siglak, Research and Innovation Smart Specialisation Strategies) definitzeko eta ezartzeko prozesuan.
Lan horrek kluster politiken, klusterren eta klusterrek RIS3 estrategiarekin duten loturaren inguruko gogoeta egitea ere eskatzen du.
RIS3 Bizia proiektuak gogoeta jarraitua eta eraikitzailea bultzatu nahi du, RIS3a Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeko prozesua hobetzeko. Horretarako, oinarrizko hiru ardatz lantzen dira:
- RIS3aren garapen prozesuaren inguruko gogoeta eta sistematizazioa, Euskal Autonomia Erkidegoko eragile gakoei azaltzeko eta eskualdea Europan estrategia hori ezartzeko prozesuetan erreferente bihurtzeko.
- Nazioartean RIS3aren egoera aztertzea, modu jarraituan, estrategia hori Euskal Autonomia Erkidegoan egoki ezartzen laguntzeko.
- RIS3a diseinatu eta haren jarraipena egiteko beharrezkoak diren lehiakortasun diagnostikoak egitea eta aztertzea.
Hiru ardatz horien arteko loturak aukera ematen du RIS3aren garapen prozesuak ekartzen dizkigun erronka berriak identifikatzeko. Horrela, lerro hauen ondoren aurkituko dituzun hiru policy brief-ak prestatu ditugu.
Policy Briefs
- La gobernanza multinivel e involucración de la empresa pequeña en la RIS3 de Euskadi (Mari José Aranguren)
- Multilevel governance and involvement of small enterprises in the RIS3 of the Basque Country (Mari José Aranguren)
- Colaboración regional transfronteriza y RIS3 (Mikel Navarro)
- Regional cross-border cooperation and RIS3 (Mikel Navarro)
- Vinculación de clústeres y del proceso de descubrimiento emprendedor de RIS3 (James R. Wilson)
- Linking Clusters and the RIS3 entrepreneurial discovery process (James R. Wilson)
Proiektu honi gizartean eragin positiboa eta eraldatzailea duela aitortu zaio
Informazio gehiago