erakundeetan gizarte
 2010
 Elola Ceberio, Aitziber; Ayerbe Echeverría, Miguel; Ayerbe Mujika, Olatz; Navarro Pikabea, Itziar.

Euskara // ISBN/ISSN: 978-84-9830-274-5.

Deskribapena

Erakundeen gizarte kapitalaren autoebaluazioa egiteko eskuliburua, empresetako gizarte kapitalaren diagnostikoa egiteko tresna bat da. Horrela empresa edo erakunde bateko  gizarte kapitalaren indargune eta ahultasunak identifikatzen laguntzen digu.

Eskuliburuak lau zati ditu, autonomoak, baina elkarren osagarriak. Lehenengoak gizarte kapitalaren hurbilketa teorikoa eskaintzen digu, kontzeptuaren berri izan nahi dutenentzat. Gainera, hurbilpen hori hainbat mailatan egiten da. Horrela, interes handiena dutenek kontzeptuan sakontzeko aukera izango dute, erantsitako irudiez eta eranskinez baliatuz.

Bigarren zatiak gizarte kapitala neurtzeko jarraibideak eskaintzen ditu. Erakundearen gizarte kapitala neurtu nahi dutenak zuzenean joan daitezke atal horretara.

Hirugarren zatia erakundeko gizarte kapitala neurtu nahirik, kontzeptua ezagutzen duten baina ebaluatzeko eta neurtzeko prozesuetan esperientzia izan arren, beren tresna diseinatzeko modurik ez duten edo diseinatu nahi ez dutenei zuzenduta dago. Gizarte kapitala neurtzeko adierazleen proposamen bat eskaintzen da eta galdesorta zehatz bat, bi bertsiotan: luzea eta laburra. Interesatuek zuzenean aplika dezakete edo beren beharretara egokitu.

Azkenik, laugarren zatiak galdesorta osoa eginda lortutako emaitzaren adibide bat jasotzen du, eskuliburu honetan proposatu dugun web aplikazioaz baliatuta. Datuak ez dagozkio inongo erakunderi. Datuen matrizea ausaz sortu dugu, horrenbestez, emaitzaren xede bakarra da lanabesak eskaintzen dituen aukerak agerian uztea.

 

 

Explore all our publications

Orkestra’s scientific output combines academic publications with resources intended for a broader audience. Our goal is to ensure that the knowledge we generate is useful for the key actors contributing to the competitiveness and wellbeing of the Basque Country.

Scientific publications

Books, reports, scientific articles, and other publications driving progress in the international knowledge frontier on competitiveness for wellbeing.

NEW

Outreach publications

These publications promote knowledge transfer and support its application in decision-making and public debate.

Advanced publication search

In collaboration with