Orkestra Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna bultzatzen du, ekintzara bideratutako ikerketaren bidez, herritarren ongizatea hobetzeko.
Eskualdeko lehiakortasunean espezialista.
Jakintza aplikatuaren sortzailea, erabakiak hartzen laguntzeko.
Nazioarteko eragilea, Euskadiren adabegia munduan.
Orkestraren zorroztasun zientifikoa erakusten du 38 profesionalek osatutako lantaldearen ikerketak. Jakintza eta metodo zientifikoak erabiltzen ditugu, esparru kontzeptualak eraikitzen ditugu eta komunitate akademikoari ekarpena egiten diogu, beti ere, lurraldearen lehiakortasunaren hobetzea helburutzat izanda.
Gure Institutuak ikerketa eraldatzailea egiten du. Aldaketa eta lurraldearen lehiakortasuna hobetzea bultzatzen dugu, jakintzaren transferentziaz baliatuz”.
Arazoak konpontzen laguntzen dugu. Lurraldearen lehiakortasunari lotutako erabakiak hartzen laguntzen duen ikerketa institutua gara. Lehiakortasunaren arloan, Euskadik munduan duen antena gara”.
Hainbat erakunderekin elkarlanean:
Akitania Euskadi Nafarroa euroeskualdea / Arabako Foru Aldundia / Bankia Fundazioa / Basque Trade / BBK Fundazioa / Bilboko Udala / Bizkaiko Foru Aldundia / Deustuko Unibertsitatea / Energiaren Euskal Erakundea / Europako Batzordea / Euskaltel / Finantzen Euskal Institutua / Gipuzkoako Foru Aldundia / Iberdrola / Ihobe / Innobasque / Lanaren Nazioarteko Erakundea / Repsol-Petronor / SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Gure 5 lab horien bidez, erabaki estrategikoetan eta politikoetan eragiten dugu, programa berrien sorkuntzan, landu behar diren erronken kontzientziazioan eta gure lurraldeak erabil ditzakeen lehiakortasun tresnetan.
Ongizatea. Elementu hauekin lotutako erronkak ditugu aztergai: enplegua, lehiakortasun inklusiboa eta iraunkorra, garapen iraunkorreko helburuak, balio partekatua enpresen eta fundazioen ikuspegitik, eta gizarte aurrerapenaren indizea.
Enpresa. Enpresek askotariko erronkei erantzun behar diete beren lehiakortasuna bermatzeko. Orkestrak erronka horiek lantzen ditu: 4.0 industria, gaitasunak, lanbide heziketa, balio partekatua, enpresen finantzaketa, zerbitzutzea edo merkatu hobietako nazioarteko liderren potentziala lurraldearen lehiakortasuna indartzeko.
Politika publikoak eta erakundeak. Lehiakortasunari lotutako politikak aztertzen eta ebaluatzen ditugu, horien artean, espezializazio adimenduneko estrategia (RIS3), klusterrak, berrikuntza, gobernantza, mugaz haraindiko lankidetza edo hirien lehiakortasuna.
Ekonomia digitala, eraldaketa digitalaren eta eraldaketa horrek Euskadiren lehiakortasunaren duen eraginaren ikuspegitik. Digitalizazioaren inguruko behatoki bat dugu, landu behar ditugun erronkak identifikatzeko eta enpresetan eta politika publikoetan estrategiak abian jartzeko.
Energia. Energiari lotutako erronketan eta erronka horiek Euskadiren lehiakortasunean duten eraginean lan egiten dugu, aurre-aurrean. Energia trantsizioak edo mugikortasun iraunkorrak dituen ondorioak aztertzen ditugu, nazioartean zein tokian bertan.
Harremanen sare zabala dugu mundu osoan. Horrek gure jakintza aberasten du, eskualdeko eragile garrantzitsuenekin ekintzara iristeko. Gure ikaskuntzak zabaltzen ditugu eta Euskadi nazioartean arreta gune eta jarraitu beharreko eredu bihurtzen dugu”.
Non egon gara?
Alemania / Ameriketako Estatu Batuak / Argentina / Austria / Belgika / Bulgaria / Errumania / Eskozia / Frantzia / Gales / Herbehereak / Hungaria / Ingalaterra / Islandia / Italia / Kanada / Kolonbia / Mexiko / Norvegia / Portugal / Suedia / Suitza