2020ko
Memoria

Orkestrak Euskal Autonomia Erkidegoaren lehiakortasuna bultzatzen du, ekintzara bideratutako ikerketaren bidez, herritarren ongizatea hobetzeko.

Eskualdeko lehiakortasunean espezialistak gara.

Jakintza aplikatua sortzen dugu, erabakiak hartzen laguntzeko.

Euskadiren nazioarteko eragilea munduan.

01

Eredu bakarra

Zorroztasun zientifikoa

Orkestraren zorroztasun zientifikoa 38 profesionalek osatutako lantaldearen ikerketetan islatzen da. Jakintza eta metodo zientifikoak erabiltzen ditugu, esparru kontzeptualak eraikitzen ditugu eta erkidego akademikoari gure ekarpena egiten diogu, beti lurraldearen lehiakortasuna hobetzea helburu izanik.

%50
doktoreak
39
artikulu zientifiko eta argitalpen
31
argitalpen propio
10
doktore tesiren zuzendaritza
47
parte hartze mintegi eta ekitaldietan, aditu gisa
02

Eredu bakarra

Jakintza eraldatzailea

Gure Institutuak ikerketa eraldatzailea egiten du. Aldaketaren eragile gara, lurraldearen lehiakortasuna hobetzen laguntzen baitugu, jakintzaren transferentziaren bidez”.

Gaur egungo egoera ulertzeko eta erabakiak hartzen laguntzeko gure tresna garrantzitsuenetako bat Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko Txostena da.

134.000
txosten eta dokumentu deskargatu
(2019an baino % 320 gehiago)
226
aipamen hedabideetan
14.827
sarbide diagnostikoko tresnetara
+5000
jarraitzaile baino gehiago gizarte sareetan
03

Eredu bakarra

Eragina

Arazoak konpontzen laguntzen dugu. Ikerketa institutu bat gara eta erabakiak hartzen laguntzen dugu, pandemiak ekarri duen ziurgabetasun handiko egoeran, esate baterako. Euskadiren lehiakortasunari buruzko antena gara munduan”.

44
ikerketa proiektu 98 erakunderekin elkarlanean

Hainbat erakunderekin elkarlanean:

Bilboko Udala   /   Basque Trade   /   Europako Batzordea   /   Arabako Foru Aldundia   /   Bizkaiko Foru Aldundia   /   Gipuzkoako Foru Aldundia   /   Energiaren Euskal Erakundea   /   Eurorégion Aquitaine Euskadi Navarre   /   Bankia Fundazioa   /   La Caixa Fundazioa   /   BBK Fundazioa   /   Iberdrola   /   Ihobe   /   Innobasque   /   Finantzen Euskal Institutua   /   Repsol - Petronor   /   SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia   /   Deustuko Unibertsitatea

Ongizatea
Enpresa
Politika publikoak eta erakundeak
Ekonomia digitala
Energia

Ikerketa eraldatzaileko 5 laborategiren bidez, hainbat arlotan dugu eragina: erabaki estrategikoetan eta politikoetan, bereziki COVID-19ari lotuta; programa berrien sorreran; errealitate berrian landu behar ditugun erronken inguruko kontzientziazioan; eta gure lurraldearen lehiatzeko tresnetan.

 

 

Ongizatea. Ongizateari lotutako erronkei begiratzen diegu: enplegua, lehiakortasun inklusibo eta jasangarria, garapen jasangarriko helburuak, balio partekatua enpresen eta fundazioen ikuspegitik, eta gizarte aurrerapeneko indizea.

Informazio gehiago

Enpresa. Enpresek beren lehiakortasuna bermatzeko aurrean dituzten erronken inguruan lan egiten dugu: 4.0 industria, gaitasunak, lanbide heziketa, balio partekatua, enpresen finantzaketa, zerbitzutzea edo nazioarteko merkatu hobietako liderrek duten potentziala lurraldearen lehiakortasunerako.

Informazio gehiago

Politika publikoak eta erakundeak. Lehiakortasunari lotutako politikak aztertzen eta ebaluatzen ditugu, horien artean, espezializazio adimenduneko estrategia (RIS3), klusterrak, berrikuntza, gobernantza, mugaz haraindiko lankidetza edo hirien lehiakortasuna.

Informazio gehiago

Ekonomia digitala, eraldaketa digitalaren eta eraldaketa horrek Euskadiren lehiakortasunean duen eraginaren ikuspegitik. Digitalizazioari buruzko behatoki bat dugu, aurrean ditugun erronkak identifikatzeko eta enpresetan eta politika publikoetan estrategiak abian jartzeko.

Informazio gehiago

Energia. Energia eta ingurumen erronkekin lotutako gaien abangoardian lan egiten dugu, Euskadiren lehiakortasunean izan dezaketen eragina aurreikusteko. Energia trantsizioaren eraginak, mugikortasun jasangarriaren garapenarenak eta zero isuri garbiko ekonomiarako eraldaketak aztertzen ditugu, nazioarteari begiratuta eta Euskadin izan ditzaketen eraginak ere aztertuz.

Informazio gehiago

04

Eredu bakarra

Eskualdeei adimena ematen dieten behatokiak

Pandemia garaian, irauteko eta egoerara egokitzeko arin jokatzea garrantzi handikoa da. Orkestrak eragile publikoei eta pribatuei krisiari aurre egiteko erabakiak ahalik eta informazio onenarekin hartzen laguntzeko tresna baliagarria izan nahi du”.

Bost behatoki ditugu, Euskal Autonomia Erkidegoaren lehiakortasunaren egoeran sakontzeko eta egoera horren jarraipena egiteko.

Martxoan COVID-19 Eskualdeko Lehiakortasunaren Behatokia, jarri genuen abian, gure lantaldeko adituek krisiaren gizarte eta ekonomia eraginen inguruko analisiak eta gogoetak plazaratzeko.

4
txosten
sakon
32
gaurkotasun
buletin
50
posts blogean: #BeyondCompetitiveness

1

Los impactos socioeconómicos de la COVID-19 en la comunidad autónoma del País Vasco

Txostena ikusi (ES)

2

COVID-19aren krisiak euskal enpresetan izan dezakeen eraginaren eta susperraldiaren sektore analisia

Txostena ikusi

3

Digitalizazioa, COVID-19ari erantzuteko

Txostena ikusi

4

Europako eskualdeak COVID-19aren aurrean: neurri politikoen ikuspegi alderatua

Txostena ikusi

05

Eredu bakarra

Nazioarteko garrantzia

Eskualdearen zerbitzura dagoen ikerketa institutua izanik, nazioarteko erreferentzia gara eta izen handiko eragile adituen sare zabal batekin lan egiten dugu. Horrek gure jakintza aberasten du eta ekintzara eramaten dugu, eskualdeko eragile nagusiekin elkarlanean. Gure ikaskuntzak zabaltzen ditugu eta Euskadi lehiakortasunaren eta ongizatearen erreferentzia gisa kokatzen dugu”.





12
nazioarteko proiektu hainbat erakunderekin, horien artean, Europako Batzordea
17
gonbidapen nazioarteko erakundeetatik eta Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpokoetatik euskal kasua aurkezteko
13
zabalkunde ekintza EAEko lehiakortasun eredua eta Orkestra ezagutzeko interesa erakutsi duten nazioarteko eragileekin
48
itun nazioarteko unibertsitate eta ikerketa institutuekin