![]()
Orkestrak Euskal Autonomia Erkidegoaren lehiakortasuna bultzatzen du, ekintzara bideratutako ikerketaren bidez, herritarren ongizatea hobetzeko.
Eskualdeko lehiakortasunean espezialistak gara.
Jakintza aplikatua sortzen dugu, erabakiak hartzen laguntzeko.
Euskadiren nazioarteko eragilea munduan.










![]()
Orkestraren zorroztasun zientifikoa 38 profesionalek osatutako lantaldearen ikerketetan islatzen da. Jakintza eta metodo zientifikoak erabiltzen ditugu, esparru kontzeptualak eraikitzen ditugu eta erkidego akademikoari gure ekarpena egiten diogu, beti lurraldearen lehiakortasuna hobetzea helburu izanik.
![]()
Gure Institutuak ikerketa eraldatzailea egiten du. Aldaketaren eragile gara, lurraldearen lehiakortasuna hobetzen laguntzen baitugu, jakintzaren transferentziaren bidez”.
Gaur egungo egoera ulertzeko eta erabakiak hartzen laguntzeko gure tresna garrantzitsuenetako bat Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko Txostena da.
![]()
Arazoak konpontzen laguntzen dugu. Ikerketa institutu bat gara eta erabakiak hartzen laguntzen dugu, pandemiak ekarri duen ziurgabetasun handiko egoeran, esate baterako. Euskadiren lehiakortasunari buruzko antena gara munduan”.
Hainbat erakunderekin elkarlanean:
Bilboko Udala / Basque Trade / Europako Batzordea / Arabako Foru Aldundia / Bizkaiko Foru Aldundia / Gipuzkoako Foru Aldundia / Energiaren Euskal Erakundea / Eurorégion Aquitaine Euskadi Navarre / Bankia Fundazioa / La Caixa Fundazioa / BBK Fundazioa / Iberdrola / Ihobe / Innobasque / Finantzen Euskal Institutua / Repsol - Petronor / SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia / Deustuko Unibertsitatea
Ikerketa eraldatzaileko 5 laborategiren bidez, hainbat arlotan dugu eragina: erabaki estrategikoetan eta politikoetan, bereziki COVID-19ari lotuta; programa berrien sorreran; errealitate berrian landu behar ditugun erronken inguruko kontzientziazioan; eta gure lurraldearen lehiatzeko tresnetan.
Ongizatea. Ongizateari lotutako erronkei begiratzen diegu: enplegua, lehiakortasun inklusibo eta jasangarria, garapen jasangarriko helburuak, balio partekatua enpresen eta fundazioen ikuspegitik, eta gizarte aurrerapeneko indizea.
Enpresa. Enpresek beren lehiakortasuna bermatzeko aurrean dituzten erronken inguruan lan egiten dugu: 4.0 industria, gaitasunak, lanbide heziketa, balio partekatua, enpresen finantzaketa, zerbitzutzea edo nazioarteko merkatu hobietako liderrek duten potentziala lurraldearen lehiakortasunerako.
Politika publikoak eta erakundeak. Lehiakortasunari lotutako politikak aztertzen eta ebaluatzen ditugu, horien artean, espezializazio adimenduneko estrategia (RIS3), klusterrak, berrikuntza, gobernantza, mugaz haraindiko lankidetza edo hirien lehiakortasuna.
Ekonomia digitala, eraldaketa digitalaren eta eraldaketa horrek Euskadiren lehiakortasunean duen eraginaren ikuspegitik. Digitalizazioari buruzko behatoki bat dugu, aurrean ditugun erronkak identifikatzeko eta enpresetan eta politika publikoetan estrategiak abian jartzeko.
Energia. Energia eta ingurumen erronkekin lotutako gaien abangoardian lan egiten dugu, Euskadiren lehiakortasunean izan dezaketen eragina aurreikusteko. Energia trantsizioaren eraginak, mugikortasun jasangarriaren garapenarenak eta zero isuri garbiko ekonomiarako eraldaketak aztertzen ditugu, nazioarteari begiratuta eta Euskadin izan ditzaketen eraginak ere aztertuz.
![]()
Pandemia garaian, irauteko eta egoerara egokitzeko arin jokatzea garrantzi handikoa da. Orkestrak eragile publikoei eta pribatuei krisiari aurre egiteko erabakiak ahalik eta informazio onenarekin hartzen laguntzeko tresna baliagarria izan nahi du”.
Bost behatoki ditugu, Euskal Autonomia Erkidegoaren lehiakortasunaren egoeran sakontzeko eta egoera horren jarraipena egiteko.
Martxoan COVID-19 Eskualdeko Lehiakortasunaren Behatokia, jarri genuen abian, gure lantaldeko adituek krisiaren gizarte eta ekonomia eraginen inguruko analisiak eta gogoetak plazaratzeko.
1
Los impactos socioeconómicos de la COVID-19 en la comunidad autónoma del País Vasco
2
COVID-19aren krisiak euskal enpresetan izan dezakeen eraginaren eta susperraldiaren sektore analisia
![]()
Eskualdearen zerbitzura dagoen ikerketa institutua izanik, nazioarteko erreferentzia gara eta izen handiko eragile adituen sare zabal batekin lan egiten dugu. Horrek gure jakintza aberasten du eta ekintzara eramaten dugu, eskualdeko eragile nagusiekin elkarlanean. Gure ikaskuntzak zabaltzen ditugu eta Euskadi lehiakortasunaren eta ongizatearen erreferentzia gisa kokatzen dugu”.