2021eko
Memoria

Orkestrak Euskal Autonomia Erkidegoko ongizate inklusibo eta jasangarria lortzen lagunduko duen lehiakortasuna bultzatzen du, ikerketa eraldatzaileko kulturaren bidez.

Erronka errealak lantzen ditugu.

Tokiko eta nazioarteko stakeholderrekin lan egiten dugu.

Erabakiak hartzeko eduki zorrotzak eskaintzen ditugu.

01

Eredu bakarra

Jakintza sortzea

Metodo zientifikoak erabiltzen ditugu arazo errealak lantzeko. Aldi berean, komunitate akademikoari ekarpena egiten diogu, gure ikerketaren bidez. Sortzen dugun jakintza Euskadiren lehiakortasuna sendotzen lan egiten duten eragile garrantzitsuenentzat baliagarria izatea nahi dugu".

Lehiakortasunari buruzko 2021eko Txostenean, lehiakortasunerako esparru berri bat proposatu genuen. Esparru berri horretan, Euskadin ongizate inklusiboa eta jasangarria helburu izango duen lehiakortasunaren gakoak identifikatzeko orduan, ongizateari lotutako funtsezko dimentsioak kontuan hartzeko.

54
artikulu zientifiko
eta argitalpen
17
argitalpen eta
liburu propio
13
doktore tesiren
zuzendaritza
187.000
deskarga txosten
eta dokumentuetan
(2020an baino %40 gehiago)

Gainera, bost behatoki ditugu, Euskal Autonomia Erkidegoaren lehiakortasunaren egoeran sakontzeko eta egoera horren jarraipena egiteko, hainbat ikuspegitatik.

Diagnostikorako tresna horiek 10.300 bisita baino gehiago izan zituzten 2021ean

1

Eskualdeko Lehiakortasunaren Behatokia

Info gehiago

2

EAEko Eskualdeko Lehiakortasunaren Behatokia

Ingo gehiago

3

Lanbide Heziketako Behatokia (*)

Info gehiago

4

Ekonomia eta Gizarte Digitalen Behatokia (DESI)

Info gehiago

5

Euskal Enpresaren Ekonomia eta Finantza Behatokia

Info gehiago

02

Eredu bakarra

Proiektu partekatua

Orkestra lankidetza publiko-pribatuaren arrakastaren erakusle da. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako proiektua da, Deustuko Unibertsitatearen barruan. Erreferentziazko hainbat erakundek laguntzen dute eta laguntza horren bidez, Institutuari egonkortasuna ematen diote eta haren garapenean parte hartzen dute”.

Erakunde horiekin eta beste askorekin elkarlanean, ikerketa eraldatzaileko proiektuak bultzatzen ditu, lehiakortasunerako kritikoak diren faktoreen inguruan, hainbat arlotan: politika publikoak, ongizatea, enpresa jarduera, ekonomia digitala edo energia.

54
ikerketa proiektu 92 erakunderekin elkarlanean

ACCIÓ   /   Aquitaine-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea   /   Basque Trade   /   BEAZ   /   Caixabank Dualiza   /   Deustuko Unibertsitatea   /   Donostiako Udala   /   EJIE   /   Europako Batzordea   /   Euskal Herriko Unibertsitatea   /   Finantzen Euskal Institutua   /   Gasteizko Udala   /   Ihobe   /   Innobasque   /   Joint Research Centre (JRC-Seville)   /   Mondragon Unibertsitatea   /   Sodena

03

Eredu bakarra

Nazioarteko kokapena

Nazioartean erreferentzia gara, eskualdearen zerbitzura lan egiten duen ikerketa institutua garelako. Mundu mailako adituen sare zabalarekin lan egiten dugu, bi helburu lortzeko: Euskadiko lehiakortasunaren eta ongizatearen ereduari dagokion balioa ematea eta beste tokietako jardunbiderik onenak identifikatzea, Euskadin aplikatzeko”.

9
nazioarteko proiektu hainbat erakunderekin, horien artean, Europako Batzordea
25
gonbidapen nazioarteko eta Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko erakundeetatik, euskal kasua aurkezteko
+29
itun nazioarteko unibertsitate eta ikerketa institutuekin
7
ikerketa sare aktibo, eskualdeko lehiakortasunaren esparruko erakunde onenekin batera

2021ean aurrera eraman ditugun ekintzen artean, nazioartean eraginik handiena “EAEko kasua” eguneratzeak izan du.

Dokumentu honek Harvard Business Schoolek aurretik egindako azterketan du oinarria eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde estrategiaren ezaugarri eta erronka garrantzitsuenak aztertzen ditu, 2008tik 2020ra. Gainera, epe luzera garapen ekonomiko jasangarria eta inklusiboa eraiki nahi duten beste eskualde batzuetarako baliagarriak izan daitezkeen ikaskuntzak identifikatzen ditu.

Argitalpena ikusi

04

Eredu bakarra

Pertsona adituak

40 profesionalek osatutako lantalde dinamikoa eta konpromiso handikoa gara. Lantaldeko kideek esperientzia zabala dute lurralde lehiakortasunean, nazioarteko ekitaldietan parte hartzen dute Institutuaren ikerketa emaitzak ezagutzera emateko, eta irakaskuntza programetan laguntzen dute, nagusiki Deustuko Unibertsitatean”.

40 profesional

24 emakume

16 gizon
%42
doktoreak
9
doktoregai
8
nazionalitate
32
parte hartze mintegietan eta ekitaldietan
05

Eredu bakarra

Eragin praktikoa

Aldaketaren eragile gara, lurraldearen lehiakortasuna hobetzen laguntzen baitugu, jakintzaren transferentziaren bidez. Mundu osoko unibertsitateekin eta erakundeekin lan egiten dugu, ikerketa sareetan parte hartzen dugu eta artikuluak eragin handiko aldizkarietan argitaratzen ditugu. Baina horretaz gainera, zabalkunde eta hedabide askorekin lan egiten dugu, sortzen dugun jakintza gizarteratzeko”.




2021ean, elkarlan estu horren erakusle izan dira:

243
aipamen hedabideetan
+3.000
harpidedun gure buletinetan.
+5.500
jarraitzaile sare sozialetan
55.000
bisita blogera
#BeyondCompetitiveness