2020ko martxoaren 11a

LH 2Tailerra 20191003 8425 pequeño

2019ko irailean prozesu bat ipini zen martxan TKGuneko Gipuzkoako LHko zentroekin, TKNIKArekin, Aldundiarekin eta Orkestrarekin, zentro horiek apurka-apurka Laborategiko logikan txertatzen joateko, enpresa txiki eta ertain industrialei laguntzeko elkarlana hobetzeko asmoz. Testuinguru horretan elkarrizketa bat egin genien prozesuko partaide diren TKNIKAko eta Don Bosco LHIIko kideei.

"Enpresek Lanbide Heziketa ikasle hornitzaile bezala ikusteaz gain kolaborazio iturri bezala ezagutzea ekarriko du prozesuak. Gainera, garapen agentziekin erlazio estuagoa sortu eta Foru Aldundiarekin batera eskualde desberdinak beharrezkoa duten markoa definitzeko aukera ekarriko du"

Zertan datza martxan ipinitako prozesu berri honek, zure hitzetan?

TKINKA: Lurralde Garapenerako Laborategiak, besteak beste, enpresa txikien lehiakortasuna hobetzeko elkarlana sustatzen duen prozesua da. Lanbide Heziketak betidanik izan du enpresekin harreman handia eta garrantzitsua da garatzen diren prozesu desberdinak era koordinatu batean gauzatzea garapen agentzia eta Foru Aldundiarekin batera. Lehiakortasunaren inguruko lan ildo nagusiak definitzeko marko bateratu bat lantzeko beharra ikusi da eta Laborategia izan da eredu berri honen oinarria.

Don Bosco: Nik ulertu dudanez, erronka bat dago ETEen berrikuntza prozesuarekin. Eguneroko lana eta giza baliabide faltagatik berritzeko zailtasunak dituzte. Hainbat bidetatik saiatu da, eta ez da lortu behar bezala iristea. Testuinguru honetan beste bide bat esploratu nahi da Foru Aldunditik. Alde batetik, ikusi da ETEetatik gertuen dauden agenteak garapen agentziak eta Lanbide Heziketa zentroak direla. Prozesu honetan diseinatu nahi dena da bide bat non, Foru Aldundiaren babes eta zuzendaritzapean, LH zentro eta agentziek elkarren ondoan lan egin dezagun ETEei berritze prozesutan laguntzeko.

Zein espektatiba dituzue prozesu honekiko?

TKINKA: Prozesu honek elkarlana sustatzeko bidea irekiko du. Nahiz eta urteetan zehar hainbat pauso eman diren, lan ildo desberdinak lantzeko aukera emango digu. Eragile guztiak norabide berdinean aurrerapausoak ematea ekarriko du, hain garrantzitsuak diren sare lanak sustatuz eta laguntza bide bateratu bat eraikiz.

Don Bosco: Alde batetik, ETEekin ditugun harremanak sendotzea eta beste bide bat indartzea. Bestetik, Foru Aldundiarekin batera bagoaz, TKGune proiektuari beste bultzada emango diola bide honek. Agentziekin ere harremanak sendotu daitezke. Eta, azkenik, Foru Aldundiarekin harremana berreskuratzea eta etorkizunean proiektu gehiagotan elkar aritzeko aukera zabaltzen dela uste dugu.

Zertarako balio dezake Laborategiaren baitan hasi berri duzuen proiektu honek?LH 1Tailerra 20191003 6705 pequeño

TKINKA: Eskualde desberdinetan dauden egoera anitzak ezagutu, lan ildo desberdinak jorratu, praktika onak antzeman eta komunikazio bideak hobetzeko aukera emango digu Laborategiak. Enpresetan berrikuntza proiektuak bultzatzeko bidea izan daiteke eta Lanbide Heziketa ikasle hornitzaile bezala ikusteaz gain kolaborazio iturri bezala ezagutzea ekarriko du prozesuak. Gainera, garapen agentziekin harreman estuagoa sortu eta Foru Aldundiarekin batera eskualde desberdinak beharrezkoa duten markoa definitzeko aukera ekarriko du.

Don Bosco: Prozesuaren diseinua guztion artean adosten badugu, aukera gehiago dago helburua lortzeko.

Zein da prozesuari ikusten diozuen erronka nagusia?

TKINKA: Prozesuko erronka handiena lan ildo nagusiak definitzea izango da, datozen urtetan zehar jarraituko den sistematika bat finkatzea, hala nola, eragile bakoitzak izango duen rola, helburu bateratuak eta eragile guztiak era koordinatu batean lehiakortasun hobetzeko ikuspuntutik lan bateratu bat garatzea.

Don Bosco: Enpresa txikiei erakustea benetan lagungarria izango dela berrikuntza prozesua eta beharko duten laguntza bermatuta dagoela.