Jaime Web

Doktoretza aurreko ikertzailea

Jaime 2015ean hasi zen Institutuan, Energia Lab-eko doktoretza aurreko ikertzaile gisa. Zehazki, “Energia eta Industria Trantsizioaren” eta “Teknologia, Garraioa eta Efizientzia” proiektuetan parte hartu du. Proiektu horietan, hainbat gai landu ditu: energia trantsizioa eta, bereziki, Alemaniako kasua (Energiewende); energia alternatiboak garraioan eta mugikortasun iraunkorra; edo airearen kalitatea hiri handietan.

Orkestrara iritsi zen Meatzeen Ingeniaritza Oviedoko Unibertsitatean ikasi ondoren. Bertan, Energia arloan espezializatu zen. 2015ean karrera amaierako proiektu onenaren CEPSA saria jaso zuen, hidrokarburoen ustiapenari eta ekoizpenari buruz egindako lanarengatik.

Aurretik, Ostravako Unibertsitate Teknikoan (Txekiar Errepublikan) egin zuen Erasmus egonaldia. EDP enpresak beka bat eman zion praktikak konpainia horretan bertan egiteko, zehazki, Ingurumen, Iraunkortasun, Berrikuntza eta Kalitate Sailean. Lean programa bat garatu zuen, beste hainbat jardueraren artean.