Francisco Carrilo, Orkestrako Ikertzailea, Deusto Business Schooleko (Deustuko Unibertsitatea) Enpresa eta Lurralde Lehiakortasuna, Berrikuntza eta Iraunkortasuna programako doktorea da. Doktorego ikasketen barruan, ikerketako egonaldia egin du Bournemouth-eko unibertsitatean (Erresuma Batua), Administrazioko Fakultateak gonbidatuta.

Bere doktorego tesia gorabidean doazen herrialdeetako enpresen berrikuntza estrategiei buruzkoa da, eta ikerketaren zati bat Innovation: Organization & Management aldizkari indexatuan argitaratu du. Franciscok Lehiakortasuneko eta Berrikuntzako masterra egin zuen Deusto Business Schoolen eta Industria Ingeniaritzako gradua Yucataneko Unibertsitate Autonomoan (Mexikon). Gradua eskuratu osteko lehenengo urteetan, hornikuntza katearen kudeaketako aholkularitzan aritu da.