Noel Baja

Ikertzailea

Noel M. Muñiz Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzailea da. Bere lan ibilbidean, hainbat erakunde publiko eta pribatuetan lan egin du, enpresa txiki eta ertainen sorreran eta garapen estrategikoan, Latino Amerikan, Ameriketako Estatu Batuetan eta, berriki, Espainian.

Nazioko eta nazioarteko zenbait unibertsitatetan irakasle elkartu eta ikertzaile izan da eta Berrikuntza eta Gizarte Ekintzailetzako ikertaldeetan aritu da.

Bere proiektu profesionaletan eta lan akademikoetan, aztergai izan ditu, nagusiki, enpresak inkubatzeko kudeaketa prozesuak, gizarte kapitalaren sorkuntza eta erakundeetako gizarte sareen analisia, enpresa garapenerako unitateetan lehiatzeko gaitasunen sorkuntza eta laneko jazarpena.

Enpresa Zientzietan doktorea da, Ekonomia Zientzietan eta Enpresan Ikerketa Metodoen masterra egin du, Politika Publikoei buruzko graduondokoa, Enpresa Txiki eta Ertainaren Kudeaketako eta Gizarte Ekonomiako masterra, eta Ekonomia Zientzietako lizentziatura.