ainhoa lafuente

IT & Big Data

 
 

Ainhoa Lafuente industria ingeniaria da, elektronikako espezialitatean, eta sistema txertatuetan masterra Euskal Herriko Unibertsitatean.

Hainbat proiektutan parte hartu du, datuen tratamenduan eta web aplikazioen backenden garapenean. Horietako batek 2018ko berrikuntza digitalaren saria jaso zuen Herbehereetan.

Ainhoa 2019ko irailean hasi da gure lantaldean, datuen ingeniaritzan. Bere ardurapean daude, besteak beste, datuen bilketa eta eskuratze automatikoa, datuen prozesamendua eta emaitzen bistaratzea eta analisia.