Roberto Alvaro

Ikertzailea

Roberto Alvaro Industria Ingeniaria Doktorea da (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa - UPM).

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan hasi zen lanean, hainbat proiektutan, besteak beste energia berriztagarrien bidezko sorkuntzako teknologien sare eraginaren ingurukoak edo ibilgailu elektrikoen multzoaren kudeaketari lotutakoak. Ibilgailu elektrikoen portaera aztertu zuen, Big Data teknikak erabiliz, eta teknika horiek eraikinen energia kudeatzeko duten potentziala ebaluatu zuen.

Ondoren, Red Eléctrica de España erakundean hasi zen lanean, elektrizitate linea eta kableei lotutako proiektutan: parametro elektrikoen kalkulua, itsaspeko kableak konektatzeko lanen aldi bateko erregimenak, lur azpiko kableen berotzea, edo kable eta zuntz optikoko instalazioen mantentze lanak.

Gaur egun, Energia Katedrako ikertzailea da. Nazioko eta nazioarteko energia sektoreko proiektu desberdinetan parte hartzen du, energia trantsizioaren arloan nagusiki. Energia politiketan eta auto-kontsumoarekin erlazionatutako gaietan ere lan egin du.