Lehiakortasuna eta herritarren ongizatea bermatzeko gobernantza

#PoliticasCompetitividadEuskadi

Zer ikertzen dugu?

Enpresen lehiakortasuna eta herritarren ongizatea enpresa eta pertsona horien kokagune den lurralde ingurunearen araberakoa da, neurri handi batean. Ingurune horretan laguntzen dute lurraldean dauden eta bultzatzen diren erakundeek, politika publikoek eta erlazio sistemikoek. Lurraldearen lehiakortasunean aurrera egitea, hortaz, guztion lana da, eta ingurune horretako parte diren eragileetako bakoitzak bere egin eta partekatu behar du.

flor labs politika publikoa

Politika Publiko eta Erakundeen Laborategiak eragileen sistema eta gobernantza harremanak ditu aztergai, lurralde lehiakortasun iraunkorra lortzeko bultzatzen diren estrategia kolektiboak bideratzen dituztenak. Sistema horretako beste eragileekin ikertzen eta lan egiten da, erakundeak, gobernantza eta politika publikoak aztertzeko eta hobetzeko.

Laborategi honetan lantzen diren gai zehazten artean daude klusterrak, berrikuntza sistemak, espezializazio adimenduneko estrategiak (RIS3), azpiegiturak, giza kapitala eta gaitasunak. Arreta berezia jartzen zaio arlo horietako politika publikoak aztertu eta ebaluatzeari, eta lurralde lehiakortasuna bermatzera bideratutako politikak esperimentatzeari.

Lab honetan ikerketa eraldatzailea egiten da. Horregatik, labak nazioko eta nazioarteko beste zentro eta unibertsitate batzuetako ikertzaileekin elkarlanean eta etengabeko elkarrizketan lan egiten du, lurraldeko beste eragile gako batzuekin batera. Eragile horiek enpresak, administrazio publikoko hainbat mailatako policy makerrak, kluster elkarteak, unibertsitateak, zentro teknologikoak, garapen agentziak, lanbide heziketako zentroak eta, oro har, gizarte eragileak dira.

Ikerketa eraldatzaileko proiektuak

Labean askotariko eragileekin egiten dugu lan

  • gobierno vasco
  • spri
  • innobasque
  • diputacion foral bizkaia2
  • dipu gipuzkoa
  • dipu alava
  • bilboko udala
  • bankia
  • bihartean
  • interreg
  • Comision Europea

Informatuta egon

#PoliticasCompetitividadEuskadi Eguneratuta egon nahi baduzu, buletinera harpidetu zaitez

Lotutako informazioa