Pertsonen ongizatea bermatuz, lehiakortasunaren bidetik

#OngizateaEuskadi

Zer ikertzen dugu?

Lurraldearen lehiakortasunak (lehiakortasun iraunkorrak) lurraldearen benetako beharrei lotuta egon behar du. Orkestrak lehiakortasuna pertsonen ongizatea bermatzeko bidea dela uste du. Horretara bideratzen dira Ongizatearen laborategiaren ikerketa ahaleginak: ongizatearen zerbitzura egongo den lehiakortasun horren oinarrietan, gizarte osoa integratzen ahalegintzen da.

flor labs ongizatea

Laborategi honetan aurrera eramaten den analisi eta ikerketa eraldatzailearen barruan, pertsonen ongizateari lotutako alderdi gakoak kontzeptualizatzen eta neurtzen ditugu eta saiatzen gara ulertzen enpresek, gobernuek eta lurraldeko beste eragile batzuek hartzen eta sustatzen dituzten politika eta erabaki estrategikoek lurraldearen hobekuntzan eragiten dutela eta aurrera egiteko tresna direla.

Hala, ongizatearen laborategiak ongizatearen hainbat dimentsio aztertzen ditu: enplegua eta kalitatezko lana, hezkuntza, desberdintasuna, gizarte kohesioa, eta ingurumena.

Laborategiak nazioko eta nazioarteko beste zentro eta unibertsitate batzuetako ikertzaileekin elkarlanean eta etengabeko elkarrizketan egiten du lan, lurraldeko beste eragile gako batzuekin batera. Eragile horiek enpresak, administrazio publikoko hainbat mailatako policy makerrak, kluster elkarteak, unibertsitateak, zentro teknologikoak, garapen agentziak, lanbide heziketako zentroak eta, oro har, gizarte eragileak dira.

Proiektuen adibideak

  • lab bienestar construyendo valor compartido

    Balio partekatua eraikitzen BBK Fundazioan

    + Info

  • Gizarte Aurrerapenaren indizea

    Gizarte Aurrerapenaren indizea

    + Info

Aurreko proiektuak

  • lab bienestar medioambiente

    Ingurumena, lehiakortasun faktore

  • lab bienestar creacion oportunidades

    Bizkaian zilarrezko ekonomian aukerak sortzea

Laguntzaile estrategikoak

  • gobierno vasco
  • dipu gipuzkoa
  • dipu alava
  • bbk
  • novia salcedo

Informatuta egon

#OngizateaEuskadi Eguneratuta egon nahi baduzu, buletinera harpidetu zaitez

Lotutako informazioa