ikerketa eraldatzaile labak

Enpresa lab-a

Enpresak eta ekimen ekintzaileak dira lurralde lehiakortasunaren oinarriak. Enpresen estrategiak eta portaerak ingurunearekin elkar eraginean aritzen dira, produktibitatean, berrikuntzan eta enplegu sorkuntzan lortzen diren emaitzak eta, azken batean, lurraldeari egingo diten ekarpen ekonomikoa eta soziala, baldintzatuz. Ildo horretatik, enpresek bermatzen dute lurraldean bizi diren pertsonen ongizatea.

Enpresa laborategiak enpresa estrategiak eta portaerak aztertzen ditu, tamaina eta ezaugarri askotako enpresek, lehiakortasunari lotuta, aurrean dituzten erronkak ulertzeko eta erantzuteko. Enpresekin eta sistemako beste eragile batzuekin batera lan egiten da, erronka horiek aztertzeko eta erantzunak hobetzeko.

Gehiago irakurri


Ongizatearen lab-a

Lurraldearen lehiakortasunak (lehiakortasun iraunkorrak) lurraldearen benetako beharrei lotuta egon behar du. Orkestrak lehiakortasuna pertsonen ongizatea bermatzeko bidea dela uste du. Horretara bideratzen dira Ongizatearen laborategiaren ikerketa ahaleginak: ongizatearen zerbitzura egongo den lehiakortasun horren oinarrietan, gizarte osoa integratzen ahalegintzen da.

Laborategi honetan aurrera eramaten den analisi eta ikerketa eraldatzailearen barruan, pertsonen ongizateari lotutako alderdi gakoak kontzeptualizatzen eta neurtzen ditugu eta saiatzen gara ulertzen enpresek, gobernuek eta lurraldeko beste eragile batzuek hartzen eta sustatzen dituzten politika eta erabaki estrategikoek lurraldearen hobekuntzan eragiten dutela eta aurrera egiteko tresna direla.

Gehiago irakurri


Politika publikoen eta erakundeen lab-a

Enpresen lehiakortasuna eta herritarren ongizatea enpresa eta pertsona horien kokagune den lurralde ingurunearen araberakoa da, neurri handi batean. Ingurune horretan laguntzen dute lurraldean dauden eta bultzatzen diren erakundeek, politika publikoek eta erlazio sistemikoek. Lurraldearen lehiakortasunean aurrera egitea, hortaz, guztion lana da, eta ingurune horretako parte diren eragileetako bakoitzak bere egin eta partekatu behar du.

Politika Publiko eta Erakundeen Laborategiak eragileen sistema eta gobernantza harremanak ditu aztergai, lurralde lehiakortasun iraunkorra lortzeko bultzatzen diren estrategia kolektiboak bideratzen dituztenak. Sistema horretako beste eragileekin ikertzen eta lan egiten da, erakundeak, gobernantza eta politika publikoak aztertzeko eta hobetzeko.

Gehiago irakurri


Energia lab-a

Energia Euskadiko espezializazio adimenduneko estrategiaren (RIS3) esparru esanguratsuenetako bat da eta ekonomiaren sektore guztietan du eragina.

EAEko energia sektoreak eta harekin lotura duten balio kateek protagonismo handia dute euskal ekonomian.

Jakintza sortu nahi dugu energia erronken inguruan eta Euskal Autonomia Erkidegorako eta esparru globalerako dituen ondorioen inguruan.

Energia sistemaren eraldaketa elementu gakoa da aldaketa klimatikoaren kontrako borrokan. Horrek aldaketak ekarriko ditu teknologian, arauketan, industrian eta eragile ekonomiko gakoen portaeran. Kontsumo efizientea sustatu nahi da eta energia iturri iraunkorragoak eta lehiakorragoak erabiltzea bultzatu, bai industrian eta bai etxeko kontsumoan.

Gehiago irakurri


Ekonomia digitaleko lab-a

Ekonomia digitalaren garapenak lurraldeen lehiakortasun baldintzak hobetzen ditu. Arrazoi horregatik, EAEko enpresa ehunaren digitalizazioa espezializazio adimenduneko estrategiaren (RIS3aren) faktore gakoetako bat da.

Orkestrako ikertaldeak Euskal Autonomia Erkidegoan eraldaketa digitala egoki garatzeko ditugun erronkak identifikatzeko konpromisoa du. Gainera, eragile gakoekin batera, ikerketa eraldatzailea egiten du, behar diren politikak eta mekanismo estrategikoak bultzatzeko.

Gehiago irakurri

GLOBAL
PARTNERS

PARTNERS