Master Universitario en Competitiveness and Innovation - MUCI

Nolako prestakuntza behar duzu? Diseinatu gurekin zure prozesua


 (+34) 943 29 73 27
 aazpiazu@orkestra.deusto.es

Deskribapena

Orkestrak neurrirako prestakuntza eskaintzen dio Institutuaren ikerrildoetan sakontzeko eta gaitzeko interesa duen orori. Irakasle-ikertzaileen taldeak edukia eta metodologia egokitzen ditu prestakuntza prozesuaren diseinuak ahalik eta egokien erantzun diezaien parte hartzaileen beharrei. Institutuaren filosofiari jarraiki, eta azterketara eta berrikuntzara irekitako erakundea denez, prestakuntza prozesu biziak eskaintzen dira, denboran zehar garatzen eta egokitzen direnak, parte hartzaileen eskakizunak kontuan hartuta.

Prestakuntzak edo gaikuntzak ikerketa prozesu baten zati izan daitezke, oinarriak finkatzeko edo hizkuntza komuna sortzeko diseinatutakoak; edo prozesua izan daitezke bere horretan, parte hartzaileen helburuekin lerrokatutako gogoetaz lagunduta.

Study trip edo ikasketa bidaiak enpresetara, erakundeetara edo lurraldeetara antolatzen diren bidaiak dira, prestakuntza prozesuetan lantzen diren kontzeptuen eta estrategien isla bizia direnak ezagutzeko. Bost egun inguruko bidaiak dira eta prestakuntza/gaikuntzari lotutako kontzeptuak lantzeaz gainera, eragile horiengana bisitak egiten dira, teorian landutakoa praktikan ikusteko.

Kasu gehienetan, Study trip horiek Euskal Autonomia Erkidegoko enpresekin eta erakundeekin batera diseinatzen dira. Izan ere, EAE erreferentziazko lurraldea da, hainbat arrazoirengatik: kluster politiketan esperientzia zabala, Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza eta teknologiaren aldeko apustu sendoa, industria tradizio handiko lurraldea, lankidetzan eta lankidetza ereduetan esperientzia luzea...

 

Noiz

Parte hartzaileen beharren arabera.

Non

Parte hartzaileen beharren arabera.
Study tripak Euskal Autonomia Erkidegoan izaten dira.

Modalitatea

Parte hartzaileen beharren arabera alda daitezke, baina diseinua edukiarentzat egokia den horretara egokitu behar da:
Zatia edo lanaldi osorako / Online edo aurrez aurre

 

Harremanetarako

Amaia Azpiazu (Prestakuntzaren koordinatzailea)
aazpiazu@orkestra.deusto.es

Xehetasunak

Parte hartzaileen profila

Prozesu horietako parte hartzaileak askotarikoak izan ohi dira. Taldeak ere homogeneoak edo heterogeneoak izan daitezke, prozesuaren helburuaren arabera.

Honakoentzat izan daiteke interesagarri horrelako gaikuntza prozesu bat:

  • Eragile publikoak:
    • Gobernuak/Diputazioak/Udalak
    • Policy-makerrak
  • Bitarteko eragileak
    • Garapen agentziak
    • Merkataritza Ganberak
    • Kluster elkarteak
    • Zentro teknologikoak
  • Hezkuntza:
    • Unibertsitateak
    • Lanbide eskolak
  • Enpresak
    • Enpresa elkarteak
    • Aholkularitzak
    • Enpresa multinazionalak
    • Enpresa txiki eta ertainak

Programa

Prozesuak modu pertsonalizatuan diseinatzen dira, parte hartzaileen beharretara egokituta, bai edukian eta bai metodologian.

Programa irekiak edo in company izan daitezke.

Prozesuak parte hartzaileei interesatzen zaizkien edukietatik abiatuta diseinatzen dira. Edukiak askotarikoak izan daitezke.

Aldez aurretik diseinatutako programak ere baditugu, gaikuntza jakin bati lagunduko dioten edukiak transmititzeko eta aztertzeko pentsatutako prozesuak dira.

 

Metodologia

Orkestrak erabilitako metodologia modu pertsonalizatuan diseinatzen da gaikuntza prozesu bakoitzean. Hainbat elementu hartzen ditu batera:

  • Aztertzeko kasuak.
  • Datuak prozesatzeko tresnak.
  • Ohiko irakaskuntza. Kontzeptu teorikoak.
  • Talde dinamikak.
  • Kasu interesgarriak dituzten eragileetara eta enpresetara bisitak.
  • Practitioner adituen hitzaldiak.

Kontzeptuei dagokienez, prozesuan lantzen den edukiak jakintzaren mugetaraino eramaten gaitu. Izan ere, eduki horren irakasleak akademikoak dira, baina, aldi berean, nazioarteko ikerketa proiektuetan aritzen dira. Baina metodoa, irakaskuntza eta materialak dibulgaziokoak eta praktikoak dira.

Gaikuntza prozesuak onlinekoak izan daitezke, zatika edo osorik. Gaikuntza prozesuaz osorik onlinekoak badira, bukaeran study trip bat egin daiteke, Euskal Autonomia Erkidegora edo beste lurralde batera, gaikuntza prozesuan zehar aurkeztu eta ikasi diren kontzeptuak eta praktikak errealitatean eta praktikan islatzen dituzten egoitzak edo eragileak ezagutzera.

Gaikuntza prozesuan zehar, parte hartzaile bakoitza kasu erreal baten inguruan gogoeta analisia egitera animatzen dugu, eta horretarako aholkuak eta laguntza ematen dugu. Kasu erreal horren erronkei erantzuten laguntzen zaio. Horrela, ikastaroaren erabilgarritasuna handiagoa da, prozesuan zehar landutako edukiak barneratzen baitira. Gainera, lan praktiko horrek aukera ematen die parte hartzaileei hobetzeko eta gaitasun berriak eskuratzeko, gaikuntza prozesua amaitutakoan autonomia handiagoa izan dezaten.

 

Zenbatekoa

Programaren diseinuaren araberakoa da. Banakako aurrekontuak prestatzen dira.