Master Universitario en Competitiveness and Innovation - MUCI

Interesa duzu?

  • Bete formulario hau eta hurrengo edizioaren berri emango dizugu.

 (+34) 943 29 73 27
 moc@orkestra.deusto.es

Deskribapena

Enpresen, klusterren eta lurraldeen lehiakortasuna eraikitzen.

Gaur egungoa bezalako mundu batean, guztiz irekia eta lehia bizikoa, inoiz baino garrantzitsuagoa da MOC ikastaroa: lehiakortasunaren askotariko dimentsioak ulertzeko (enpresa, sektorea, klusterra eta lurraldea) programarik osoena, nazioartean alderatua, eta errealitatea eraldatzeko eta lehiakorragoak izateko aukera emango diguten estrategiak eta jarduerak aurrera eramateko gaituko gaituena.

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak MOC ikastaroa eskaintzen du, Michael Porterrek zuzentzen duen Harvardeko Unibertsitateko Institute for Strategy and Competitiveness institutuarekin lankidetzan, eta bost kontinenteetako izen handiko ehun ikastetxe ingururekin sarean. Goi ardurak izanik, erakundearen eta erakunde horren kokagune den lurraldearen lehiakortasuna aztertu eta eraldatu behar dutenentzat ikastaro egokia da. Gainera, DBS-Deustuko Unibertsitateko Lehiakortasunari eta Berrikuntzari buruzko Unibertsitate Masterraren barruan dago.

Noiz?

2018ko irailaren 28tik 

abenduaren 19ra

Non?

Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean (Aranzadi eraikina)

Modalitatea

Erdipresentziala eta osorik ingelesez

 

 

Xehetasunak

Helburuko publikoa

Ikastaroa hainbat erakunde motatako goi ordezkarientzat dago diseinatua:

1. Enpresak (bereziki, nazioartekotze prozesuetan dabiltzanak, enpresa taldeetan eta lankidetza prozesuetan aritzen direnak, eta gizarteari eta lurraldeari begira erantzukizunez jokatu nahi dutenak),
2. Lankidetzarako erakundeak (kluster eta sektore elkarteak, enpresa elkarteak eta sindikatuak, tokiko garapen agentziak, inkubagailuak, parke teknologikoak, gobernuz kanpoko erakundeak...)
3. Erakunde publikoak (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, udalak, agentzia publikoak, alderdi politikoak…)
4. Jakintzaren arloko erakundeak (unibertsitateko ikertzaileak, zentro teknologikoak, aholkularitzak…) 

Ikastaroaren edukia eta metodologia

Ikastaroan Harvardeko Unibertsitateak argitaratutako 7 kasu erreal aztertu eta eztabaidatuko dira (1 ordu kasu bakoitzeko, gutxi gorabehera). Eztabaida horren ondotik, hiru orduko eskolak izango dira. Gainera, ikastaroan zehar, proiektu bat egingo da, taldean eta tutoretzapean, amaierako saioan jendaurrean aurkezteko.

Ikastaroa goi titulaziodunei eskaintzen zaie, ingelesez ematen da eta aurreikusten da eskola ordu bakoitzeko parte hartzaileek beste lau ordu behar dituztela (eskolan landuko diren kasuak eta irakurketa teorikoak egiteko eta taldeko proiektua aurrera eramateko).

Hurrengo lerroetan azaltzen dira ikastaroa osatzen duten 5 moduluak eta haiei lotutako kasuak. Aurtengo ikasturteko datak ere jaso ditugu.

MOC 2018 AGENDA

1. EGUNA: Lehiakortasuna eta Lurralde Lehiakortasuna: sarrera orokorra

Lehiakortasunaren ikuspegi orobiltzailea eskaintzen du, lehiakortasunean eragina duten hiru plano nagusiak azpimarratuz: enpresa, sektore/klusterra eta lurraldea. Gainera, Michael Porterrek plano horiek aztertzeko garatu zituen tresnak aurkezten ditu, baita analisi horietarako erabil daitezkeen iturriak eta gainerako bitartekoak ere. 

2. EGUNA: Klusterrak (i) eta Datu Iturriak

Kluster bat zer den eta beste egitura meso batzuetatik (sektorea, sarea, etab.) zertan desberdintzen den aurkezten du; ekonomian klusterrak identifikatzeko teknikak; nola aztertzen den kluster bat (balio kateak, diamantea); klusterraren bizitza zikloa eta garapen estadioak; zer ekarpen egiten dien klusterrak enpresei eta lurraldeari.

Era berean, lurraldearen eta klusterren analisirako dauden beste iturri eta erroekurtsoak identifikatzen dira, ezinbestekoak izango direnak kurtsoko proiektua garatzeko.

3. EGUNA: Kusterrak (ii) eta Lurralde Estrategiak
Lehenengo zatia klusterren atalaren jarraipen bat da: zein egiteko duten kluster elkarteek eta lankidetzarako bestelako erakundeek; zer diren kluster politikak eta nola ebaluatzen diren kluster politikak eta kluster elkarteak; eta klusterrek duten egitekoa espezializazio adimenduneko estrategien garapenean. 

Era berean, estrategia nazionalen bitartezko lurralde estrategietara egiten da sarrera. Laugarren egunean honen jarraipen bat egiten da. 

4. EGUNA: Lurralde eta Hiri Lehiakortasuna eta estrategiak

Nola aztertu lurraldearen lehiakortasuna eta, ondorioz, espezializazio adimentsuko lurralde estrategiak maila desberdinetan garatzeko: maila nazionalean, lurralde mailan, hiri mailan...

5. EGUNA: Enpresa estrategia eta balio partekatua

Alde batetik, enpresentzat lehiatzeko abantailak sortzea, enpresak bere jardueraren kokaleku den lurraldearen lehiakortasunaren garapenean parte hartuta. Bestetik, lehia ingurunea aztertzeko eta balio proposamen berezian eta nazioartekotzean oinarritutako enpresa estrategiak aurrera eramateko gaikuntza eskaintzen du.

6. EGUNA: Kluster-Lurralde proiektuak

Irakasleen tutoretzapean, proiektu bat egitea, kluster edo lurralde jakin baten garapen estrategia bat aztertzeko. Lehenengo saioan, taldeak osatuko dira, gaiak aukeratu, lana egiteko iturriak aurkeztu eta talde bakoitzari dagokion tutorea esleituko zaio. Kurtsoan zehar proiektuen monitorizazioa eta talde-tutoretzak egongo dira. Abenduaren 19ko saioan, proiektuen jendaurreko defentsa egingo da.

Irakasleak

JAMES WILSON PhD (Ikastaroko zuzendaria)
DBSko irakaslea, Orkestrako Zuzendari Akaremikoa eta ikertzaile seniorra da. Eskualdeko lehiakortasuna, gizarte eta ekonomia garapeneko prozesuak, eta politika publikoak ditu aztergai nagusiki

MARI JOSE ARANGUREN PhD

Deustuko Unibertsitateko Ekonomia katedraduna eta Orkestrako zuzendari nagusia da. Izen handiko aditua da lehiakortasunaren eta lurralde estrategien arloan, klusterretan eta sareetan, eta politiken analisian eta ebaluazioan.

JON AZUA PhD  (Irakasle gonbidatu berezia)

Jon Azua Enovating Lab-en sortzaile eta lehendakaria da. Estatu Batuetako Lasalle Unibertsitatik Enpresa eta Zerbitzu Publikoetan doktore da. Irakasle eta ikertzaile izateaz gain, MOC Network Leadership Team-eko (Institute for Strategy and Competitiveness, Harvard University) kide da, baita Competitiveness Advisory Group of the World Economic Forum and the Advisory Board of Sintoníako kide ere. Orkestrako irakasle izateaz gain, aholkularia eta enpresa askotako zuzendaritzaren kide da.

SUSANA FRANCO PhD
Orkestrako ikertzailea da. Ikerketan aritzen da, teknika kualitatiboez eta kuantitatiboez baliatuta, bereziki klusterren, berrikuntzaren eta eskualdeko lehiakortasunaren inguruan.

MIKEL NAVARRO PhD 
DBSko Ekonomia katedraduna eta Orkestrako ikertzaile seniorra da. Industria lehiakortasuna eta berrikuntza sistema ditu ikergai nagusi.

OLGA RIVERA PhD
Antolaketa eta Enpresa Politikako katedraduna da Deustuko Unibertsitatean. DBS Health-eko ikerketa arloko arduraduna da. Ikerketa, Berrikuntza eta Kalitateko sailburuordea izan da Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailean. 

JESUS Mª VALDALISO PhD  (Irakasle gonbidatu berezia)

Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultateko irakaslea da. Bere ikerketaren muina dira euskal klusterren eta euskal lehiakortasun estrategia eta politiken. M.E Porter eta C. Ketelsekin batera "The Basque Country: Strategy for Economic Development" (Harvard Business School, Boston 2013) liburua idatzi zuen.

Matrikula

IZEN-EMATEA

1. Bete formularioa.

2. Ordainketa egin, Kutxabanken dirua sartuta edo transferentzia eginda, ES54 2095 0292 96 1063037658 kontu korrontean, Lehiakortasunerako Euskal Institutua-Deustu Fundazioaren izenean. Kontzeptuari dagokion atalean, jarri: MOC ikastaroko matrikula.
Ordaintzeko bi modu dituzu:

  • Ikastaroa osorik ordaintzea.
  • Ikastaroa zatika ordaintzea: matrikularen zenbatekoaren % 50 ordaindu beharko duzu izena ematerakoan, eta gainerako % 50a ikastaroa hasi eta 30 egunera (urriaren 30ean), beranduenez.

3. Bidali posta elektronikoz moc@orkestra.deusto.es helbidera:

  • Banku egiaztagiria
  • Curriculum vitaea: formatu laburra (gehienez ere, 2 orrialde)
  • Motibazio eskutitza (gehienez orrialde bat)
  • Nortasun Agiriaren fotokopia
  • Argazki bat

4. Aurrekoa jaso eta egiaztatu ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu tokia baduzula adierazteko. Horrekin batera, ikastaroko materiala ere bidaliko dizugu.

KOSTUA
2.500 € (gehi % 21eko BEZa). Horren barne sartzen da:

  • Matrikula
  • Eskolako materialak
  • Michael E. Porterren “Ser competitivo” liburua
  • Harvardeko kasuen kopia
  • Bazkariak eta kafeak
  • Orkestraren diploma ikastaroa amaitzerakoan

Matrikula ikastaroa hasi aurretik ezeztatzen bada, ordaindutakoaren %50 itzuliko da. Matrikula ikastaroa hasita ezeztatuz gero, ez da ezer itzuliko.

Eduki hauetan argitu gabe gelditu diren zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan:

Eskatu banakako elkarrizketa, zure aukera egokiena izan dadin.

Inskripzioa

Esaguzu nor zaren:

Izena *
Beharrezkoa da
Abizena *
Beharrezkoa da
Erakundea *
Beharrezkoa da
Kargua *
Beharrezkoa da
Nortasun-agiri nazional (NAN) *
Beharrezkoa da
Jaiotze data *
Beharrezkoa da

Harremanetan jartzeko datuak:

Posta elektronikoa *
Gaizki osatuta
Telefono zenbakia *
Gaizki osatuta

Helbide pertsonala:

Helbidea *
Beharrezkoa da
Hiria *
Beharrezkoa da
Probintzia *
Beharrezkoa da
Posta-kodea *
Beharrezkoa da
Herrialde *
Beharrezkoa da

Non jaso nahiko zenuke Michael E. Porterren “Ser competitivo” liburua?

Beharrezkoa da

Faktura beste datu batzuekin jaso nahi baduzu, mesedez bete ondoko eremuak:

Pertsona/Erakundea
Nortasun-agiri nazional (NAN)
Helbidea
Hiria
Probintzia
Posta-kodea
Herrialde

Demuéstranos que no eres un robot

Beharrezkoa da