“Lurralde lehiakortasunaren oinarrian enpresak eta ekintzailetza ekimenak daude”

Merkatuan arrakastaz lehiatzeko oinarriak etengabe aldatzen ari dira, eta enpresek egokitzeko gaitasun handia izan behar dute merkatuen eskakizunei, bezeroekin eta balio kateak osatzen dituzten gainerako eragileekin harremanetan jartzeko modu berriei edo eragiten dieten askotariko erregulazio motei aurre egiteko.

Errealitate horren aurrean, Enpresa Adimendunaren Labak hainbat enpresa motaren estrategiak eta portaera aztertzen ditu, ikasteko eta egokitzeko gaitasuna aztertzeko.