“Trantsizio berdea, lehiakortasuna eta ongizatea nola bateratu aztertzen dugu”

Energiaren eta Ingurumen Labean, ingurumenaren aldetik jasangarria izango den ekonomia bateranzko trantsizioa modu holistikoan aztertzen dugu, energia sektorean berariaz sakonduz. Gure ikerketa proiektuetan, erakunde publikoen eta enpresen erabakiak hartzeko gakoak identifikatu nahi ditugu, ekonomia jasangarria lortzeko.

Zehazki, Labaren helburua da ikuspegi integral bat garatzea erakusteko nola egin daitekeen aurrera energia trantsizioan eta zero isuriko ekonomia jasangarrirako eraldaketan eta, aldi berean, lurralde eta enpresa lehiakortasunaren eta herritarren ongizatearen hazkundean.