Laguntzaileak: Bihartean-Iparralde-Gipuzkoako mugaz bestaldeko ganbera

colaboracion transfronteriza intercluster proyecto


Helburua da klusterren arteko lankidetza ekimenak sustatzea eta garatzea Euskadi eta Akitaniako mugaz bestaldeko euroeskualdean, berrikuntza irekiaren ikuspegitik. Zehazki, klusterren arteko mugaz bestaldeko lankidetza hori bideratu nahi da sektore estrategikoetan, Euskadiko eta Akitaniako eskualdeetako enpresa eta teknologia interesak eta interes politikoak bat egiten duten arloetan.

Helburu orokor horrek bi azpihelburu ditu:

1. Mugaz bestaldeko lankidetzarako eremuak identifikatzea:

  • Teknologian elkarrengana hurbiltzeko aukeraren analisia
  • Sektore espezializazioaren analisia

2. Mugaz bestaldeko elkarrizketa gune iraunkorrak sustatzea:

  • Interes komunak antzematea (inter-clustering)
  • Lankidetza prozesuen hazia

Proiektu honen azken helburua da estrategia jasangarri bat sortzea, klusterrei lagunduko diena mugaz bestaldeko lankidetza proiektuak bultzatzen, Akitania-Euskadi euroeskualdearen estrategiaren barruan, eta Europa 2020 asmoekin bat. Mugaz bestaldeko lankidetza ez da soilik aukeren emaitza; aitzitik, elkarrekin adostutako estrategiaren eta metodologiaren ondorio ere izan nahi du.