Laguntzaileak: Eusko Jaularitza-Lehendakaritza

RIS3 Vivo


Orkestrak, 2013az geroztik, aholkularitza eskaintzen dio Eusko Jaurlaritzari Euskal Autonomia Erkidegoan espezializazio adimenduneko ikerketa eta berrikuntzako estrategia (ingeleseko RIS3 siglak, Research and Innovation Smart Specialisation Strategies) definitzeko eta ezartzeko prozesuan.

Lan horrek kluster politiken, klusterren eta klusterrek RIS3 estrategiarekin duten loturaren inguruko gogoeta egitea ere eskatzen du.

RIS3 Bizia proiektuak gogoeta jarraitua eta eraikitzailea bultzatu nahi du, RIS3a Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeko prozesua hobetzeko. Horretarako, oinarrizko hiru ardatz lantzen dira:

  • RIS3aren garapen prozesuaren inguruko gogoeta eta sistematizazioa, Euskal Autonomia Erkidegoko eragile gakoei azaltzeko eta eskualdea Europan estrategia hori ezartzeko prozesuetan erreferente bihurtzeko.
  • Nazioartean RIS3aren egoera aztertzea, modu jarraituan, estrategia hori Euskal Autonomia Erkidegoan egoki ezartzen laguntzeko.
  • RIS3a diseinatu eta haren jarraipena egiteko beharrezkoak diren lehiakortasun diagnostikoak egitea eta aztertzea.

Hiru ardatz horien arteko loturak aukera ematen du RIS3aren garapen prozesuak ekartzen dizkigun erronka berriak identifikatzeko. Horrela, lerro hauen ondoren aurkituko dituzun hiru policy brief-ak prestatu ditugu.