Laguntzaileak: Bihartean, Gipuzkoako Ganbera, CCI Bayonne, Nafarroako Garapen Sozietatea, S.A eta Orkestra

competitiv eko01

Webgunea bisitatu

Orkestrak Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroako mugaz haraindiko partzuergoan parte hartzen du. Proiektu honek enpresen eta entitateen artean mugaz haraindiko lankidetza ekosistema bat garatzea du helburu, eskualdearen espezializazio ekonomikoan eta mugaz haraindiko eremurako jakintzaren transferentzian oinarrituta.

Lankidetzak hainbat esparru sendotzeko balioko du:
• Hiru eskualdeetako enpresen arteko harremanak.
• Eragile ekonomikoen arteko harremanak (zentro teknologikoak, klusterrak, garapen agentziak, unibertsitateak, etab.), jakintzaren transferentziarako.
• Enpresen lehiakortasuna eta berritzeko gaitasunak hobetzea.
• Lurralde bakoitzeko espezializazio estrategiak.

Proiektu honek mugaz haraindiko lankidetza sistematikoa eta iraunkorra lortzea du helburu, hiru eskualdeetako eragile traktoreen inplikazioan eta lidergoan oinarrituta. Hala, RIS3a hiru lurraldeetan ezartzeko elkarrekin lan egin nahi da eta mugaz haraindiko enpresen eta erakundeen lankidetza kultura hobetu.

Prozesu horren eraginez, aurreikusten da haraindiko enpresen eta jakintzaren eragileen lankidetza hitzarmenak egin ahal izango direla, produktu berriak merkaturatzeko.

Proiektuaren aurrekontuaren %65 Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) finantzatu du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren bidez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburura da Espainia-Frantzia-Andorrako muga eremuaren ekonomia eta gizarte integrazioa indartzea. Mugaz haraindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen jarduerak bultzatu nahi ditu, lurralde garapen iraunkorraren aldeko baterako estrategiez baliatuz.