Laguntzaileak: Fundação Getulio Vargas, Center for Transatlantic Relations School of Advanced International Studies Johns Hopkins University, U. Pretoria, U. Nova de Lisboa, CIDE, U. Roskilde, Orkestra, CIDOB, U. Autónoma de Madrid, OCP Policy Center

The Project JeanMonnet WEB


Orkestrak, Energia Katedraren bidez, Atlantikoko Ikerketen inguruko jean Monnet Sarean parte hartzen du, Atlantikoko lau kontinenteetako hamar zentro liderrekin batera. Jean Monnet sarean parte hartzen duten zentroetako batzuk “bazkide estrategiko “ gakotzat ditu Europar Batasunak, Atlantiko osorako garrantzi handiko hiru arloren diziplina arteko azterketetan laguntzeko: energia; merkataritza; eta giza segurtasunaren arloko erronkak.

Sarearen osaera orekatua da bai Iparra-Hegoa ardatzari begiratuta eta bai Ekialdea-Mendebaldea ardatzari begiratuta. Horrek aukera ematen du eragileen arteko sinergiak eta esperientzia trukeak optimizatzeko. Proiektuan hainbat saio eskaini dira eta eskainiko dira ikerketa taldeei eta ikasle gazteei jakintza transmititzeko asmoz. Proiektuaren lan dokumentuak eta binaka berrikusitako argitalpenak edonoren eskura daude, proiektuaren webgunean.

Sarea diziplina askotakoa da eta lau kontinente biltzen ditu. Horrek balio handia eransten dio eta Atlantikoaren Arroa ulertzen laguntzen du, gaur egungo nazioarteko harremanetan politika, ekonomia, energia eta segurtasun eremu garrantzitsua baita.Ekimenak Iparraldeko Atlantikoa eta Hegoaldekoa batzen ditu, eta Europar Batasunak arro horretan duen zeregina ezagutzen eta hartaz jabetzen laguntzen du.

Atlantikoaren Arroa munduko energia etorkizuna eraldatzen ari da, energia ez konbentzionaletan, itsasoko energian eta energia berriztagarrietan egiten ari diren berrikuntzei esker. Baina dinamika horiek eta Europar Batasunari eta beste eragile batzuei ekarriko dizkieten ondorioak ez dira egoki ezagutzen eta ulertzen.  Horregatik, Energia Katedra energiari buruzko multzoan parte hartzen ari da, bidaiarien garraioari lotutako gai batekin (energia kontsumo izugarria ekartzen baitu) eta merkataritzari buruzko multzoan, Gas Natural Likidotuaren merkataritzaren azterketa eginez.

Informazio gehiago proiektuari buruz hemen: JEAN MONNET NETWORK ON ATLANTIC STUDIES

Etiketa: Energia lab-a