Laguntzaileak: Innobasque, Eusko Jaurlaritza, Lituania (MOSTA), Piedmont (Finpiemonte), Galesko gobernua eta Orkestra

manumix


Euskadi (Innobasque eta Eusko Jaurlaritza), Lituania (MOSTA), Piedmont (Finpiemonte) eta Galesek (Galesko gobernua) MANUMIX partzuergoarekin bat egin dute fabrikazio aurreratuari eta haren monitorizaziorako eta ebaluaziorako sistemari lotutako berrikuntzako politika konbinatuen inguruan elkarrengandik ikasteko. Lehiakortasunean eta eskualde-garapenean espezializatutako Orkestra erakundeak egingo ditu partzuergoaren aholkularitza-lanak.

MANUMIXen helburua ebaluazioaren eta politikak aztertzearen bidez eskualde mailako fabrikazio aurreratuen berrikuntzaren inguruko politika-konbinazioaren eraginkortasuna indartzea eta hobetzea da.

Orkestraren egitekoa, bazkide aholkulari izanik, mailaz maila esparru komun bat eta ikuspegi partekatu bat bideratzea izango da, elkartutako eskualdeetan, berrikuntza gaietan, politikak konbinatzearen inguruan ikaskuntza sustatzeko. Zehazki, Orkestrak:

1. Erreferentziazko eskualde azterketak egingo ditu, eskualdeen arteko ikaskuntzarako oinarri kritikoa eskaintzeko. Eginkizun konplexuak dira, politiken konbinazioaren analisia oraindik arlo berria baita.
2. Aholkuak emango dizkie eskualdeei beren ikaskuntza prozesuan, eskualdeen arteko lantegien eta binakako azterketen bidez.
3. Beste eskualde batzuen edo adituen jardunbide egokiak eta irtenbide berritzaileak identifikatzea, ikaskuntza prozesuaren emaitzak alderatzeko, biltzarretan edo lantegietan.
4. Eskualdeei orientazioa eskaintzea ekintza plan bat prestatzeko, eskualde guztietan ezartze fasean gainbegiratzeaz arduratuz eta adituen ekarpenak eskainiz, aurretik definitutako ekintza planen arabera.

Partaide diren eskualde guztiek fabrikazio aurreratua lehenetsi dute haien RIS3 estrategietan. RIS3 ezartzeko fasean, batetik ikuspegi funtzional eta sistemikoetan oinarritutako aurretiazko politiken inertziak eta bestetik arlo bertikalei lotutako oinarrizko arrazoiak uztartzen dituzten politika-konbinazioak lantzen ari dira eskualdeak. Hortik ateratzen den egoera konplexua MANUMIXek landuko du.

MANUMIXek 937,661.00 €-ko aurrekontua du. Hortik 778,978.95 € 2014-2020 aldirako Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen ditu Interreg Europe programaren bidez.

Informazio gehiago proiektuari buruz hemen: MANUMIX