210034 competitividad empresa espanola
  2022
  Roberto Álvaro Hermana 
  Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Deusto Fundazioa


Laburpena

Lan honetan, energia efizientziaren eta iturri berriztagarrien erabileraren gaur egungo egoera aztertzen da, etxebizitza eta merkataritza sektoreetan. Europar Batasuneko, Espainiako eta Euskal Autonomia Erkidegoko testuingurua aurkezten da eta sektore horien deskarbonizazioan aurrera egiteko gainditu behar diren erronka nagusiak identifikatzen eta deskribatzen dira, hainbat alderdiri dagokionez: ingurumena, ekonomia eta finantzak, arauketa eta merkatua, teknologia, eta gizartea. Gainera, energia efizientzia areagotzeko eta energia berriztagarriak sektore horietan sartzeko hainbat bide eta tresna proposatzen dira, eta eraikuntzaren eta merkataritza sektorearen deskarbonizazioak sortzen dituen ingurumen, ekonomia eta gizarte aukerak aprobetxatzeko moduak azaltzen.