|
Orkestran martxoaren 8a aprobetxatu nahi dugu lurralde baten lehiakortasuna eta ongizatea baldintzatzen duten inklusibitate elementuetako baten inguruko gogoeta egiteko: genero ikuspegia.
Gero eta lehia handiagoko mundu batean bizi gara, eta pertsonengan dago aldea. Pertsona guztiak desberdinak gara, adinari, sexuari, jatorriari, erlijioari eta beste ezaugarri askori begiratuta. Ezaugarri horiek baldintzatzen gaituzte eta gure ongizate mailari eragiten diote. Kudeaketan eta erabakiak hartzean aniztasun handiagoa edukitzeak, besteak beste, gizonen eta emakumeen ikuspegia kontuan hartu eta barneratuta, emaitza hobeak ekarriko ditu, bai enpresa mailan eta bai lurralde mailan. Baina, hala eta guztiz ere, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak agerikoak dira bizitzako esparru guztietan -lan munduan, politikan, gizartean, kulturan, etab.- eta berdintasunerako bidean, lan handia dago oraindik egiteko. Hasteko, ulertu behar dugu berdintasunaren alde pausoak ematea gizarte osoarentzat dela onuragarria, ez soilik emakumeentzat. Izan ere, berdintasunak eragin handia du garapen jasangarrian eta lehiakortasunean.
Orkestraren lehiakortasunerako esparru berriak ongizate inklusiboa du helburu, bi ikuspegitatik: inklusiboa pertsona guztientzat, baina, aldi berean, eredu hori eraikitzeko orduan, pertsona guztien parte hartzea eta ardura nabarmenduz, nor bere toki eta erantzukizunetatik.
Aipatu ditugun galderei erantzunez, Orkestrako lantaldearen gogoetak irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.
|