2021
Zenbait egile

portada informe competitividad eu 2019
 2021
Zenbait egile
 ISBN:  978-84-1325-135-6 

 

Jaitsi

Jaitsi laburpen exekutiboa

Deskribapena

Txosten honek, EAEko lehiakortasunaren azterketan etapa berri bat hastendu. 1. kapituluan, gure lurraldearen lehiakortasun ibilbidea aztertu dugu, orain dela 40 urte abian jarri zen estrategiak azken hamarkadan izan dituen ezaugarriei erreparatuta bereziki. Estrategia horrekin jarraitzeak gaur egun ekartzen dizkigun erronkak ere identifikatu ditugu. Estrategiaren hurrengo etapa bideratzeko, erronka horietatik abiatu gara eta, 2. kapituluan, lurralde lehiakortasuna bultzatzeko esparru berri bat proposatu dugu, tokian bertan eta nazioartean egindako gogoeta, alderatze eta esperimentazio prozesu baten ondoren. 3. kapituluan, EAEko lehiakortasunaren eta ongizatearen lehenengo diagnostikoa aurkeztu dugu, esparru berriaren ardatz nagusietan oinarrituta. Esparru berrian ongizatea helburu duen lehiakortasunerako sei palankak identifikatu ostean, 4. kapituluan, palanka horien dimentsioetako batzuen esplorazio analisia egin dugu. Bukatzeko, azken kapituluan diagnostikoaren ondorio nagusiak bildu ditugu eta esparruaren bilakaera bideratzeko pausoen inguruan gogoeta egin dugu, esparrua Euskal Autonomia Erkidegoko ongizaterako lehiakortasuna etengabe hobetzen lagunduko duen itsasargia izan dadin.

Txostena jaitsi

IN COLLABORATION WITH