| Zuzendari Nagusia |
|
|
|
| 2007-(e)ko abenduaren 14-(e)an | |
Zuzendari NagusiaJosé Luis CurbeloBilbon jaioa, José Luis Curbelo Ekonomian doktorea da. Eskualde eta Hirietako Plangintzako doktore gradua (Ph.D.) eskuratu zuen Kaliforniako Berkeleyko Unibertsitatean eta Zientzietako master gradua Madisongo Wisconsin Unibertsitatean, Ameriketako Estatu Batuetan biak. Ekonomia eta Enpresen Administrazioko lizentziaduna da UPV-EHUn. Orkestrako zuzendari nagusi izendatu aurretik, Curbelo doktorea COFIDES-Garapenerako Finantzaketaren Espainiako Elkartean Inbertsioen Saileko zuzendaria izan da, 1999. urteaz geroztik. Era berean, 6 urtean sektore pribatuaren garapenaren alorreko arduradun izan zen Washingtongo Garapenerako Banku Inter-amerikarrean. CSIC-Ikerkuntza Zientifikoen Kontseilu Goreneko ikertzaile titularra da. Espainiako Hipoteka Bankuko azterlanen saileko burua ere izan zen. Bere ibilbidearen zatirik handiena enpresaren alorrean egin badu ere, lotura estua izan du beti Unibertsitatearekin: Ekintzaileak prestatzea xede duen BBVA-Nebrika Katedrako katedraduna eta UPV-EHUko Ekonomia Aplikatuko saileko irakasle titularra izan da. Besteak beste, Sevillako, Minas Geraisko (Brasil) eta Madrilgo Carlos III unibertsitateetan ere aritu da. Hainbat ikasgai eta hitzaldi eman ditu Espainiako eta atzerriko programetan. 6 liburu idatzi ditu eta 50 artikulu baino gehiago Espainiako eta atzerriko izen handiko aldizkarietan. 20 ikerketa proiektu baino gehiago zuzendu ditu eta lanbideko eta irakaskuntzako ibilbidean ohoreak eta sariak (Fullbright Foundation Scholarship, Juan March Fundazioaren beka edo National Science Foundation of the USA Fellowship) ere jaso ditu.
|








