Berriak
Orkestrak eta Berkeleyko Unibertsitateak bat egin dute PDF Inprimatu Helbide elektronikoa
2010-(e)ko uztailaren 28-(e)an

Gaur, José Luis Curbelok, Orkestra -Lehiakortasunaren Euskal Institutuko zuzendari nagusiak, eta Anna Lee Saxenianek, School of Informationeko dekanoak eta Kaliforniako Berkeleyko Unibertsitateko Eskualde eta Hiri Plangintzarako Saileko kideak, aliantza estrategikoa sinatu dute, lehiakortasunaren arloko ikerkuntza sustatzeko eta hobetzeko.

Patxi López lehendakaria bi alderdien arteko sinaduraren lekukoa izan da, AEBetara egin duen bisitaldi ofizialean.

Gehiago irakurri...
 
EAEko jarduera ekintzailearen tasaren ikerketa 2009 PDF Inprimatu Helbide elektronikoa
2010-(e)ko uztailaren 26-(e)an
  • GEM EAE 2009 txosteneko datuek erakusten dute EAEko biztanleria aktiboaren %2,75ek enpresaren bat sortu duela azken 42 hilabeteetan. 
  • Azterlaneko datuen arabera, 2009an EAEn azken sei urteetako enpresen ixte edo uzte handiena izan da, %1

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak eta Eusko Ikaskuntzak 2009ko Global Entrepreneurship Monitor (GEM) txostena argitaratu dute gaur, Deustuko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko eta UPV-EHUko ikertzaileek egina.    


Azterlanak EAEko enpresen sorrera alderatzen du Espainiako beste autonomia erkidego batzuetakoekin eta beste herrialdeekin. Era berean, erkidegoko hiru lurralde historikoen arteko alderapena ere egiten du.

 

Gehiago irakurri...
 
Orkestrak "Innovación y aprendizaje" liburua aurkeztu du PDF Inprimatu Helbide elektronikoa
2010-(e)ko uztailaren 19-(e)an
José Luis Curbelok (Orkestrako zuzendaria), M. Davide Parrillik (liburuaren koordinatzailea) eta Mikel Navarrok (Orkestrako ikertzaile seniorra) "Innovación y Aprendizaje: lecciones para el diseño de Políticas" liburua aurkeztu dute "Innobasqueko astearteetako" bileran, Innnobasque berrikuntzako agentzia publikoak gonbidatutakoen aurrean, berrikutnza interpretatzeko bide berrien eta hura neurtzeko adierazle berrien inguruko proiektuaren baitan.
Gehiago irakurri...
 
EAEko kluster politiken ikerketa aurkezten Brasilen PDF Inprimatu Helbide elektronikoa
2010-(e)ko uztailaren 01-(e)an
James Wilson (Orkestrako ikertzaile seniorra) hizlari gonbidatua izan zen lurralde lehiakortasuneko proiektuei buruzko bigarren topaketan, Garapenerako Banku Inter-amerikarreko Alde Askotako Inbertsio Funtsak antolatua. Biltzarra Belo Horizonten izan zen, Brasilen. Garapen politiken arloko 100 adituk baino gehiagok “Tokiko Garapen Ekonomikoa: Enpresa Txikien Lehiakortasunerako Ikuspegi Estrategikoa” gaiaren inguruan eztabaidatu zuten. James Wilsonek Orkestrak Euskal Autonomia Erkidegoko kluster politikei buruz egin duen ikerketa aurkeztu zuen. Biltzarrari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.
 
Orkestra Marburg-go konferentzia Internazionalean PDF Inprimatu Helbide elektronikoa
2010-(e)ko uztailaren 01-(e)an
Joan den ekainaren 15ean, Mari Jose Aranguren ikertzaile eta Lurraldea, Berrikuntza eta Klusterrak arloko zuzendaria “Networking, Clusters and Local Knowledge Exchange” mintegian hizlari izan zen, Marburgen (Alemania).
 
Mintegi horretan, 80 akademiko, kluster erakundeetako zuzendari eta politiken diseinuaren arduradun lurralde bakoitzean klusterrak eta antzeko bestelako sareak nola lagundu eta antolatu daitezkeen eztabaidatzen aritu ziren eta hainbat aurkezpen entzun ahal izan zituzten.
Gehiago irakurri...
 
<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 1 - 9 Guztira: 179