2017 ekainak 28 
 Mendeurreneko eraikineko entzungelan. Deustuko Unibertsitatea. Bilboko kampusa. 16:00etan.

Bideoa

Biltzar osoa

Aurkezpena

Eztabaida

   

2017 orkestra txostena

Euskal Autonomia Erkidegoaren Lehiakortasunari buruzko 2017ko txostena

Txostena jaitsi

2017 orkestra txostena

Ikusi biltzarreko irudien galeria.

Galeria bisitatu

   

img evento ficha informe competitividad EU

 

Institutuak jada 10 urte egin ditu Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte eta ekonomia garapenaren aldaketa eragiteko lanetan. Urteurren hori baliatuz, Lehiakortasunari buruzko 2017ko Txostenaren aurkezpen ekitaldian, gure lurraldeko lehiakortasunaren erronka nagusien bilakaera aztertuko dugu, azken hamarkadan, bi mailatan:

  • EAEren lehiatzeko kokapenaren diagnostikoa: 10 urte hauetan, eskualdearen lehiatzeko egoeraren bilakaera aztertuko dugu eta zein egoeratan gauden zehaztuko. Arreta berezia eskainiko diegu aurreko txostenetan identifikatu ziren erronkei.
  • Hurrengo hamarkadari begira, eskualdea aurrean dituen erronketako batzuetan nola dagoen sakon aztertuko dugu (erronka horiek hamargarren urteurrenean Orkestrak prestatu zuen Manifestuan jaso ziren).

Zehazki, aztertuko ditugu berrikuntzari eta nazioartekotzeari lotutako enpresa estrategien sofistikazioa, klusterren eta kluster politikaren bilakaera, energiaren garrantzia herrialdeko sektore estrategikoa izateko, berrikuntzaren euskal sistema, eta EAEn aplikatzen diren garapen estrategien eta politiken gobernantza eta koordinazio prozesuak.

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izango duen biltzarraren amaieran, hurrengo urteetako erronketan aurrera egiteko hainbat gomendio emango dira, bertan aurkeztutako diagnostikoetan oinarrituta.

Egitaraua

16:00 • Hasiera

  • José Mª Guibert SJ, Deustuko Unibertsitateko errektorea
  • Ignacio Mª Echeberría, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko presidentea

16:10 • Lehiakortasunari buruzko 2017ko Txostenaren aurkezpena

16:40 • Unibertsitatea, ekonomia eta gizarte eragilea

  • Paul Benneworth, “Center for Higher Education Policy Studies” zentroko ikertzaile nagusia, Twenteko Unibertsitatea

17:00 • Mahai ingurua: analisitik praktikara

  • Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua.
  • Francisco Arteche, Euskalteleko kontseilari ordezkaria.
  • Miren Larrea, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzaile seniorra.
  • Patxi Álvarez SJ, Jesusen Lagundiko gizarte justiziarako eta ekologiako idazkari izandakoa.

17:45 • Amaiera

AMAITU GERTAERA

Jardunaldian izen ematea

Biltzarrean parte hartzeko evenbriten bitartez izena ematea beharrezkoa da.

Izen ematea