2017 maiatzak 23 

Manumix team WEB

Orkestrak, Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna bultzatzeko aldaketaren eragile eta lehiakortasunaren eta lurralde garapenaren arloko azterketan erreferente izanik, modu aktiboan egiten du lan bere gaitasunak garatzeko, Europan, Europar Batasuneko kohesio politikaren 2014-2020rako Egiturazko eta Inbertsio Funtsen laguntzari esker.

Hala, joan den astean Institutuak hainbat topaketatan hartu zuen parte, eskualdeen arteko lankidetza sustatzeko bidean.

Lehenengoa maiatzaren 17an izan zen, Euskalduna Jauregian, Eusko Jaurlaritzak antolatuta. Europako 20 eskualdetako eta Europako Batzordeko ehun ordezkari inguru elkartu ziren, I+G+Bko politikak nola hobetu aztertzeko, fabrikazio aurreratua –Euskadiren espezializazio adimenduneko estrategiaren lehentasunetako bat– indartzeko.

Topaketan Europako hiru proiektu landu ziren: Manumix, S34Growth eta Manunet:

Orkestra bazkide aholkularia da Manumix proiektuan (linka). Proiektua Innobasquek gidatzen du eta lau eskualdek hartzen dute parte: Euskal Autonomia Erkidegoa, Piamonte, Gales eta Lituania. Proiektuaren helburua da fabrikazio aurreratuko eskualdeetako berrikuntza politiken eraginkortasuna eta efizientzia indartzea eta hobetzea, politiken ebaluazioaren eta ikaskuntzaren bidez. Bazkideen arteko lehenengo topaketa honetan, hiru egunez, Orkestrak aipatutako lau eskualdeetako alderapen azterketaren behin-behineko emaitzak aurkeztu zituen, baita berrikuntza politiken mixari buruzko kontzeptuak eta esparruak ere, eskualdeen arteko ikaskuntza bideratzeko oinarri izango direnak.

Era berean, Eibarren, Orkestrako ikertzaileek, maiatzaren 18an, S34GROWTH proiektuaren “OSDD session” (On-Site Deep Dive) saioa antolatu zuten, Europako industria eta lehiakortasuna berritzea helburu duena. Zehazki, Orkestrak txosten bat aurkeztu zuen eskualdeen arteko lankidetza sustatzeko, askotariko “policy instruments”ak erabiliz. Jardunaldian, aurrera eraman daitezkeen ekintza konkretuen inguruko dinamikak landu ziren, berariazko tresnez baliatuz, horien artean, "innovation vouchers" edo "joint calls".

Institutuak eskualdeen arteko lankidetza sustatzeko hainbat proiektutan parte hartzen du (aipatutako bi horiez gainera), beti ere EAEren erronkei hobeto erantzuteko. Horrela, zenbait programa eta proiektutako laguntzak jaso ditu: mugaz haraindiko lankidetza areagotzeko, POCTEFA programaren babesa du, eta SPRIren lankidetza eta Eusko Jaurlaritzaren parte hartzea; Competitiv’eko proiektua enpresa lankidetza bultzatzeko proiektua da, Nafarroako, Akitania Berriko eta EAEko espezializazioa oinarri hartuta.

Eskualdeen arteko lan esparruak eskualdeak eta hiriak hartzen ditu barne. Eskualdeei dagokienez, eta INTERREG EUROPE programaren barruan, SPRIrekin batera, ClusterS3 ekimenean dabil Orkestra, kluster politikak sustatzea du xede, RIS3 egoki ezartzen laguntzeko.

Hiriei dagokienez, eta Bilboren erronkei erantzun nahian, URBACT III programan lan egiten dugu, Bilbao Ekintzarekin batera, Infocus egitasmoan, espezializazio estrategien hiri dimentsioa aztertzeko; eta UIA programaren barruan, AS FABRIK egitasmoa dago, tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta Zorrotzaurre ingurua ekosistema berritzaile eta erreferentziazkoa bihurtzeko, 4.0 industriarako zerbitzu aurreratuetan eta ekonomia digitalean.