Anastasiia Konstantynovak Nazioarteko Harremanetako eta Ekonomiako Masterra egin zuen Eichtaett-Ingolstadt Unibertsitate Katolikoan, Alemanian. Erakunde horretan bertan, eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuarekin lankidetzan, doktore tesia idatzi zuen Euskal Autonomia Erkidegoa eta Goi Austria alderatuz, kluster politiketan eta ekonomiaren garapenean. Doktore tesia egiteko prozesu horretan,   Anastasiia Konstantynovak nazioarteko esperientzia praktiko zabala eskuratu du, sektore publikoan zein pribatuan, Alemanian, Austrian eta Ukrainan. Aholkulari lanetan aritu da Nazio Batuen Erakundearen Industria Garapenerako (UNIDOko) proiektuak garatzen eta ezartzen. DAAD, Eichstaetter Foundation eta Deustu Fundazioaren bekak jaso ditu. Eskualdeko eta nazioarteko mintegi eta biltzar ugaritan hartu du parte. Bere ikerrildo nagusiak dira klusterrak eta industria eta merkataritza politikak, lurraldearen garapenari eta lehiakortasunari lotuta.

Global partners

Partners