James Karlsen

Investigador Sénior Asociado

Información relacionada

James Karlsen Agder-eko Unibertsitateko irakasle elkartua da. Gainera, Agderforskning-eko (Norvegia) eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzaile seniorra da.

Nagusiki lurralde garapena, ikerketa-ekintza, eskualdeko berrikuntza eta erakunde ikaskuntza prozesuak ditu ikergai. Euskal Autonomia Erkidegoari dakionez, bereziki lurralde garapenean lan egin du, Gipuzkoa Sarean ikerketa-ekintzako epe luzeko proiektuan. James Karlsenek hainbat artikulu argitaraoriatu ditu izen handiko aldizkari akademikoetan. Zenbait liburutako kapituluak ere idatzi ditu. Argitaratutako azken lana, "Territorial Development and Action Research: Innovation through Dialogue" (Gower 2015) Miren Larrea Orkestrako ikertzaile seniorrarekin batera idatzi du.

Jamesek gaur egun erakundeen arteko jakintza fluxuaren inguruko ikerketa proiektu batean lan egiten du, VRI Norvegiako Ikerketa programaren buruan.

Ikerketan hasi aurretik, Jamesek hamar urtez lan egin zuen Norvegiako sektore publikoan; zehazki, Tokiko Gobernu eta Modernizazio Ministerioko aholkulari izan zen. Era berean, Finnmark-eko eskualdeko aholkularia eta Plangintza zuzendaria ere izan da. Jamesek eskualde eta industria garapena landu du, nazio, eskualde eta tokiko mailan.

Global partners

Partners