Pablo Costamagna web

Ikertzaile senior elkartua

Pablo Costamagna. Garapenerako Ikasketetan doktorea. Euskal Herriko Unibertsitatea. Irakaslea eta ikertzailea, eskolak ematen ditu Latino Amerikako hainbat Unibertsitatetako graduondokoetan. Lurralde Garapeneko Masterraren zuzendaria da, Argentinako Unibertsitate Teknologikoan, Rafaelako Eskualde Fakultatean. 
 
Argentinako Rafaela udalerriko Ekonomia Programazioko idazkaria izan zen 1990eko hamarkadan, eta BID-FOMINen proiektu bat zuzendu zuen Santa Fe probintziako Erdialdeko Eskualdean, 2007tik 2011ra. Berriki, Garapen Agentzien inguruan ari da lanean, tokiko erakunde sareak aztertzen. Horrekin batera, aztergai ditu lurraldean gaitasunak eraikitzeko proiektuak eta Lurralde Garapeneko politikak. ConectaDEL Programaren koordinatzailea da, Tokiko Garapen Ekonomikorako eta Gizarte Inklusiorako Prestakuntza Programa, Latino Amerikako eta Karibeko eskualdean, BID-FOMINen eskutik.

Global partners

Partners