Cum Laude doktorea Business Adminstration and Quantitative Methods (European Mention) arloan, Madrilgo Carlos III Unibertsitatean. Doktoregoko egonaldia Copenhagen Business Schoolen, INO-Innovation and Organizational Economics Sailean. Masterra Business Adminstration and Quantitative Methods-etan Madrilgo Carlos III Unibertsitatean. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaduna Burgosko Unibertsitatean.

Balio partekatuko estrategietan prestakuntza jaso du, Harvard Business Schoolen "Creating Shared Value" Executive Programmean parte hartu baitu (2016). 2011z geroztik, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzailea eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da (Deusto Business Schoolen), graduan eta graduondokoetan. Lehenago Enpresaren Ekonomia Saileko eskolak eman zituen Madrilgo Carlos III Unibertsitatean.

Enpresen estrategia du ikergai nagusi eta gai horri lotutako eskualde eta nazioarteko proiektuak koordinatzen ditu. Zehazki, bere ikerketetan gai hauek lantzen ditu: berrikuntza irekiko estrategia, antolaketa eraldaketa, eta enpresa iraunkortasuna sustatuko duten balio partekatuko estrategiak, gizarte beharrak asetzera bideratutako negozio ereduen bidez. Urte hauetan, hizlari aritu da nazioko eta nazioarteko hainbat biltzarretan; eragin handiko aldizkari akademikoetan argitaratu ditu lanak; eta ikerketako seiurteko bat eskuratu du.

Global partners

Partners