Eloy Álvarez Pelegry

Energia Katedrako Zuzendaria

Meatzeetako ingeniari doktorea da Meatzeen Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan (ETSIMM), Madrilen; Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna, Konplutense Unibertsitatean (UC); eta Business Studiesen diplomaduna London School of Economics-en. Gaur egun, Orkestrako Energia Katedrako zuzendaria da. Energiaren esparruan lan egin du, enpresetan eta Akademian. Adimen Korporatiboko zuzendari izan da Gas Natural Fenosan; Kalitate, Ingurumen eta I+Gko zuzendari; Erregaien zuzendari; Plangintza, Ekonomia eta Kontroleko zuzendari, Union Fenosan. Electra de Viesgo, Enagás eta Carbones de Importación enpresetan ere lan egin du.

Aldi berean, Ekonomiako irakasle elkartua izan da ETSIMMn eta UCN, eta energia ikastaroetako irakaslea Energiaren Espainiako Klubean eta Deustuko Unibertsitatean. Energiako Espainiako Klubeko zuzendari akademikoa ere izan da.  35 artikulu baino gehiago eta hainbat liburu argitaratu ditu. Ehun hitzaldi baino gehiago egin ditu.

Hainbat erakundetako energia taldeetako kide da: Elcano Errege Institutua, Espainiako Ingeniaritza Institutua, "Exploration, Demostration and Production Projects in the EU" eta "Emerging Technologies for Well Stimulation" Europako Batzordean, eta Karbonoa Eskuratzeko Batzordea, World Energy Councilen.

Sedigaseko batzorde iraunkorreko kide izan da eta beste hainbat batzorde eta taldetako kide, COTEC, UNESA, CO2ren Espainiako elkartea eta Zero Igorpenen Europako Plataforman. 2012an Ingeniaritzako Errege Akademiako kide izendatu zuten eta gaur egun .

Global partners

Partners