Amaia Azpiazu

Ikerketako Bideratzailea

Amaia Azpiazu Anduaga Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da, eta Estrategian espezializatua. Finantza munduan hasi zen lanean eta, ondoren, ikerketan hasi zen, Orkestran. Partaidetzako ikerketa-ekintza metodologiekin lan egin du, ikerketako bideratzaile izanik, jakintza elkarrekin nola sortzen den aztertzeko. Mota horretako ikerketetan, ohikoa da legegileekin eta lurraldeko beste eragileekin batera lan egitea, edukiak transferitzeko eta gogoeta eragiteko tresnak prestatzea, eta gogoetaren emaitzak aztertzea eta laburbiltzea.

Orkestran ikerketako bideratzaile izateak behar dituen jakiteak eta gaitasunak eskuratzeko, Amaiak “Partaidetza eta Komunitate Garapena" Masterra egin zuen, 2011n. Orkestrako hainbat proiektutan parte hartu du, eta biltzarrak eta bilkurak antolatu ditu. Gaur egun, Amaia Orkestrak eskaintzen dituen edo Orkestrak parte hartzen duen prestakuntza eta gaikuntza prozesu eta programen koordinatzailea da.

Global partners

Partners