Patricia Cantok Orkestrako komunikazio eta argitalpen arloan egiten du lan. Institutuaren ikerketa prozesuak eta prozesu horien emaitzak interes talde guztien artean zabaltzera bideratutako estrategiak diseinatzen eta ezartzen ditu. Erakunde argitalpenak prestatzen ditu eta liburu eta txostenen bildumen koordinatzailea da.

Nazioarteko Harremanetan lizentziaduna da Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan eta master bat egin zuen Garapenerako Ikasketen inguruan, Sussexeko Unibertsitateko Institute of Development Studiesen. Orkestran lan egin aurretik, Mexikoko Ekonomia Ministerioan lan egin zuen. Deustuko Unibertsitateko eta Monterreyko Goi Ikasketa Teknologikoen Institutuko irakaslea izan da.

Global partners

Partners