Idoia Egaña

Finantzen kontrola eta Kudeaketa

Idoia Egaña Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da, Finantzetako espezialitatean. Azken bost urteetan, Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Administrazio Sailean aritu da lanean, ikerketa taldeei laguntzen lehiakortasunari lotutako proiektuen proposamenak prestatzeko beharrezko dokumentazioa eta aurrekontuak osatzen.

Proiektuen kostu ekonomikoen eskaerak ere prestatzen ditu, dagokien epeetan. Institutuarentzat eta ikertaldeek egiten dituzten proiektuetarako funts berriak bilatzeaz arduratzen da.

Global partners

Partners