Aitziber Elola

Ikertzailea

Lotutako informazioa

Ekonomian lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean eta Enpresen Administrazioan doktorea IESE Business Schoolen. Orkestran ikertzaile hasi aurretik, irakasle izan zen Enpresen Antolaketako Sailean, Euskal Herriko Unibertsitatean.

Lurraldeari dagokionez, sektoreak eta klusterrak ditu aztergai, bereziki balio kate globalak eta klusterren bizitza zikloak. Enpresei dagokienez, berriz, enpresen nazioartekotzea eta antolaketako berrikuntza ditu arlo nagusi.

Nazioarteko hainbat forotan aurkeztu ditu bere lanak eta nazioarteko aldizkarietan argitaratu ditu, besteak beste, European Planning Studies, Entrepreneurship & Regional Development eta Small Business Economics aldizkarietan.

Global partners

Partners