Miren Estensoro tokiko garapenaren alorrean hasi zen lanean, lankidetza publiko-pribatuko prozesuak bideratzen, tokiko agentzia batean. Garai horretan bertan, ikerketan hasi zen, Orkestrarekin. Azkenean, 2012an Orkestran hasi zen. Aldez aurretik, hainbat egonaldi eginak zituen atzerrian, besteak beste, Agderforskning eskualdeko ikerketa zentroan (Norvegian) edo Argentinan eta Txilen, Fomin-BIDeko ikerketa proiektuetan. Miren Estensoro Ekonomian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Gaur egun, nagusiki ikerketa-ekintzako prozesuak bideratzeko lan egiten du, lurralde garapenari begira. Hainbat proiektuz arduratzen da edo haietan parte hartzen du, lurraldeko eragileekin, horien artean, Goieki (Goierriko eskualdeko garapen agentzia), Bilboko Udala edo Gipuzkoako Foru Aldundia. Tokiko garapen ekonomikoa, lankidetza publiko-pribatuko sareak, lurraldearen gobernantza eta gizarte berrikuntza ditu aztergai nagusi. Gai horien inguruan hainbat lan argitaratu ditu eta nazioarteko biltzarretan parte hartu du.

Global partners

Partners