Bart Kamp

Ikertzaile Seniorra

Bart Kamp Orkestrako Nazioarteko Gaietako koordinatzailea da, eta Negozioen Nazioartekotze arloko ikertzaile nagusia. Orkestrako ikerketa agenda koordinatzeaz eta antolatzeaz arduratzen da, negozio estrategiei dagokienez, nazioarteko lehiakortasunari begiratuta eta eragile publikoen laguntza politiken arabera. Merkatu hobietako lider globalak eta merkatuko lidergoa eskuratzeko aukera ematen duten lehiatzeko estrategiak ditu aztergai. Ikerketa jarduera horiez gainera, Bartek Orkestraren nazioarteko ibilbidea zehazten laguntzen du (bereziki, Europan eta Latino Amerikan).

Lanbideko ia 20 urte hauetan, Bart ikertzaile eta aholkulari izan da alde askotako erakundeetan, gobernu erakundeetan eta multinazionaletan, berrikuntza politikei, industriaren lehiakortasunari, atzerriko inbertsio giroari eta lurralde garapeneko beste gaiei lotutako arloetan.

Bartek artikulu ugari idatzi ditu merkatuaren hutsegiteei eta estatuek berrikuntza politikei eman behar dieten laguntzari buruz, baita nazioarteko negozioei eta erakundeen arteko sareei buruz ere. Ildo horretatik, artikuluak argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan eta gai horien inguruko liburuak argitaratu ditu.

Global partners

Partners