Lorea Larrabeiti

Komunikazioa

Loreak Orkestrako Komunikazio arduraduna da. Institutuko lanaren inguruko komunikazioa landu eta kudeatzea da bere eginkizuna.

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean, eta Harreman Publikoetan Masterra (MA in Public Relations) Mancherster Metropolitan Universityn (Erresuma Batuan). Masterraren amaierako tesian, Espainian harreman publikoak nola hautematen diren aztertu zuen: How public relations is perceived in Spain.

Madrilen lan egin du, Porter, Novelli eta Edelman komunikazio agentzietan. Horietan, finantza alorreko kontuak kudeatu ditu (JP Morgan, IEAF-Instituto Español de Analistas Financieros, La Caixa), kontsumokoak (Bilboko Alondegia) eta teknologiakoak (Microsoft/Xbox). Komunikazioko Zuzendarien Elkartean (DIRCOM) ere lan egin du eta kazetari aritu da irratian eta telebistan.

Global partners

Partners