James Wilson Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikerketa zuzendaria da eta Deusto Business Schooleko irakaslea.

Bere ikerrildo nagusiak eskualdeko lehiakortasunaren analisia, gizarte eta ekonomiako garapen prozesuak eta politika publikoak dira. Bereziki lurralde estrategiei, gobernantzari, kluster politikari, politiken ebaluazioari eta unibertsitateek gizartean duten zereginari lotutako gaiak lantzen ditu. 60 lan baino gehiago argitaratu ditu eragin handiko aldizkarietan eta liburu akademikoetan.

Gainera, Europako hainbat proiektutan parte hartu du, batez ere klusterren eta espezializazio adimenduneko estrategien esparruetan. James Europako Batzordeak, Garapenerako Banku Interamerikarrak eta zenbait gobernu eta unibertsitatek gonbidatu dute aholkulari/aditu izatera. Gaur egun, TCI Networkeko kontseiluko kidea eta idazkaria da.

Global partners

Partners