Roberto Alvaro

Ikerketako bideratzailea

Roberto Alvaro industria ingeniaria da eta Ingeniaritza Elektrikoko Masterra, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan (UPM). Erakunde horretan ari da Ingeniaritza Elektrikoko doktoregoa bukatzen, ibilgailu elektrikoak kargatzeko estrategien inguruan. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan hasi zen lanean, hainbat proiektutan, besteak beste energia berriztagarrien bidezko sorkuntzako teknologien sare eraginaren ingurukoak edo ibilgailu elektrikoen multzoaren kudeaketari lotutakoak. Ibilgailu elektrikoen portaera aztertu zuen, Big Data teknikak erabiliz, eta teknika horiek eraikinen energia kudeatzeko duten potentziala ebaluatu zuen. Ondoren, Red Eléctrica de España erakundean hasi zen lanean, elektrizitate linea eta kableei lotutako proiektutan: parametro elektrikoen kalkulua, itsaspeko kableak konektatzeko lanen aldi bateko erregimenak, lur azpiko kableen berotzea, edo kable eta zuntz optikoko instalazioen mantentze lanak.

Gaur egun, Energia Katedrako doktorego aurreko ikertzailea da. Errepide bidezko garraioaren alternatiba teknologikoak eta energia trantsizioaren erronkak aztergai dituzten proiektuetan ari da lanean.

 

Global partners

Partners