Ion Irurzun

Ikerketako Bideratzailea

Marketineko eta enpresa kudeaketako lizentziaduna da Herfordshireko unibertsitatean (Erresuma Batua). Enpresa pribatuan aritu da lanean, nagusiki aholkularitzako eta zerbitzuetako arloan. 2011z geroztik, Gipuzkoa Berritzeneko arduraduna izan da. Erakunde horren helburua da elkarlanean berrikuntza sustatzea. Horregatik, hainbat lankidetza proiektu sustatu ditu lurraldeko eragileen artean. Lantaldeak bideratzeaz eta lankidetza prozesuek berezko dituzten gatazkak kudeatzeaz arduratu da. Gainera, Baketik Fundazioaren gizarte kontseiluko kidea da, eta etikari eta enpresari buruzko eta gatazken lantze etikoko prestakuntza eskaintzen du. Emaus Fundazioko gizarte kontseiluko kide ere bada.

Orkestran Gipuzkoa Sarean proiektuarekin lotuta lan egiten du, prozesua bideratzen.

Global partners

Partners