Politiken Analisia eta Ebaluazioa

Lehiakortasuneko eta berrikuntzako eskualde erakundeei eta politikei eta policy-making prozesuari lotutako jakintza biltzen du (diseinutik hasi eta ebaluaziora arte). Prozesu horretako gai gakoak dira: tartean dauden eragileak eta haien gobernantza, gobernuaren egitekoa eta antolaketa, erakundeen barruko eta erakunde arteko koordinazio moduak eta mekanismoak, politiken tresnak eta iraganeko ondarea.  Ikaskuntzara bideratutako ebaluazioa erabiltzen da prozesu horiek ulertzeko.

Gehiago irakurri

Klusterrak eta Balio Kate Globalak

Ikerrildo honen ikerketa eraldatzailearen helburua da gai gakoen inguruko gogoeta egitea klusterren dinamismoari bultzada emateko, lehiakortasuna lankidetzaren bidez hobetzeko xedea lortzeko. Klusterren, kluster elkarteen eta kluster politikaren ibilbidea aztertzen eta ebaluatzen da, eta klusterren etorkizuna, arlo horretako joera globalak kontuan izanik. Lurraldeko klusterrak balio kate globaletan nola txertatzen diren eta lurraldearen lehiakortasunean nolako eragina duten ere aztertzen da.

Gehiago irakurri

Lurralde Garapena eta Ikerketa Ekintza

Ikerketa-ekintzaren ikuspegitik, lurraldeko eragileen elkarrekintza aztertzen du, gizarte eta garapenari dagokionez. Hainbat gai hartzen ditu barne: maila askotako gobernantza, erakundeen barneko eta erakundeen arteko koordinazioa, lankidetza publiko-pribatua, gizarte kapitalaren sorrera eta lurralde estrategia partekatuak eta partaidetzazkoak eraikitzea.

Gehiago irakurri

Energia, Industria eta Enplegua

Industria input izanik, energia hornikuntzaren egitekoa aztertzen du enpresen lehiakortasunean. Horretarako, Michael E. Porterrek diamantean azaldutako faktoreak aztertzen ditu, sektorearen klusterizatzea, energia teknologia berriak sartzearen eraginak, eta ingurunean enpresa edo negozio berriak sortzea.

Gehiago irakurri

Enpresa Berrikuntza eta Ekintzailetza

Analisirako eta benchmarking-erako tresnak lantzen eta erabiltzen ditu, lurraldeko eragileei eta enpresei enpresa berrikuntzan aurrera egiten laguntzeko eta, bide horretatik, lurraldearen lehiakortasuna areagotzeko. Gainera, ekosistema ekintzaileari laguntzen dio, ekintzaileen eta inbertsiogileen interesak lerrokatuz eta jakintza eskainiz.

Gehiago irakurri

Nazioartekotzea

Enpresen nazioartekotzeari lotutako ibilbideak eta erabakiak aztertzen eta ebaluatzen ditu, baita nazioarteko merkatuetan lehiatzeko erabilitako estrategiak ere. Analisi horiek enpresa ikuspegitik egiten dira, eta arreta berezia eskaintzen zaie beren merkatu hobietan nazioarteko lidertzat har ditzakegun enpresa ertainei (international niche market leaders). Klusterren ikuspegitik edo sektoreko edo eskualdeko enpresa elkarteen ikuspegitik ere lantzen da gaia. Era berean, bitarteko erakundeen egitekoa aztertzen du: kluster elkarteak, esportazioko partzuergoak, garapen agentziak, merkataritza ganberak, gobernuak eta finantza erakundeak.

Ikerrildo honen ikerketa eraldatzailearen xedea da eragile horiei laguntza ematea nazioartekotzera bideratutako estrategiak eta neurriak identifikatzen eta diseinatzen.

Era berean, nazioartekotzeari lotutako alderdiak kontzeptualizatzen eta aztertzen lagundu nahi du, ikuspegi teorikotik eta praktikotik.

Gehiago irakurri

Energia Merkatuak

Nazioko eta nazioarteko energia merkatuak aztertzen ditu, energia sortzeko teknologiak eta ingurumen eta energia politikak barne hartzen dituen ikuspegitik.

Gehiago irakurri

Energia Politika

Nazioartean, nazioan, eskualdean eta lurralde historikoan sustatutako energia politikak aztertzen ditu. Gainera, politika mota horren eta besteen (esate baterako, industria politikaren edo I+G+Bko politikaren) arteko lotura aztertzen du, baita energia eta industria sektoreen gainean duen eragina ere. Energia sektorearen arauketa ere aztertzen da, hainbat ikuspegitatik, politikako tresna baita.

Ikerrildo honen ikerketa eraldatzaileak erabaki publikoak ulertzeko esparrua eskaini nahi die sektorean lan egiten duten eragileei.

Gehiago irakurri

Gizarte eta Ekonomia Aurrerapen Jasangarria

Lehiakortasun kontzeptuaren bilakaera aztertzen du, ikuspegi zabaletik. Ekonomiaz baino harago doazen elementuak hartzen ditu kontuan, besteak beste: gizarte emaitzen adierazleak eta enpresek lurraldearen aurrerapen ekonomiko jasangarrian duten egitekoaren azterketa, balio partekatuaren kontzeptua oinarri hartuta.

Gehiago irakurri

Berrikuntza Sistemak

Berrikuntza sistemaren osagaiak eta elkarren arteko loturak aztertzen ditu. Osagai horien artean bereizi behar da jakintza sortzeko azpisistema (unibertsitateak, ikerketa zentroak, zentro teknologikoak, lanbide heziketako zentroak, jakintzan intentsiboak diren enpresa zerbitzuak…) eta jakintza ustiatzeko azpisistema (enpresak) eta erakunde formalen (gobernuak eta agentziak, jabetza intelektualeko sistema…) eta informalen multzoa, aurreko guztiengan eragiten duena.  Horren barne sartzen da, halaber, berrikuntzaren neurketa eta analisia: adierazleen arazoak, dauden iturriak ustiatzea (I+Gko estatistikak, patenteak, berrikuntza inkestak…), tipologiak, benchmarking-a…  Azkenik, horri guztiaren oinarri, berrikuntzako lurralde estrategiak diseinatzea eta eraikitzea izango genuke.

Gehiago irakurri

Global partners

Partners