Zer da Orkestra?

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua...

Deustuko Unibertsitatearen ekimena da, Deustu Fundazioaren bidez gauzatzen dena, lurraldearen lehiakortasuna eta garapena aztertzeko, hainbat ikerrildoren bidez eta hiru helbururekin:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna hobetzen laguntzea
  • Herritarren ongizatea areagotzeko lan egitea
  • Eskualdeko lehiakortasunaren alorrean jakintza sortzea

2006an sortua, Orkestrak ikerketa eraldatzailea bultzatzen du. Ikerketa eraldatzaileak azterketa, gogoeta, ebaluazioa eta ekintzen proposamena bideratzen ditu, etengabe, aurkeztutako erronkei erantzun berritzaileak emateko eta, aldi berean, ikerketako jakintza eskuratzeko.

Ildo horretatik, Orkestrak sare, enpresa, gobernu eta erakunde askorekin egiten du lan bere proiektuetan eta, horregatik, lankidetza publiko-pribatuaren arrakastaren erakusgarri bat da. Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna bultzatzeko eragileetako bat izateaz gainera, nazioarteko erreferentzia ere bihurtu da, eskualdeko lehiakortasuna ingurune globalean aztertzeko.

 

deusto-logo
Fundación Deusto

Global partners

Partners